Eduki publikatzailea

Atzealdea Zubiaurre Zahar asfaltatze lanak

Twitter

GAUEZ EGINGO DIRA ZUBIAURRE ZAHAR KALEKO ASFALTATZE LANAK

2023/04/06

Duela egun batzuk Asti bidearen asfaltatzearekin hasi zen Asfaltatze Planari jarraipena emanez, datorren astean Zubiaurre Zahar kalea asfaltatuko dela jakinarazi du Zarauzko Udalak. Zehazki, Zubiaurre Zahar kalea eta suhiltzaileetako biribilgunea asfaltatuko dira.

Egunean zehar, gune honetan ibiltzen den trafiko kopurua eta herriko sarrera/irteeratako bat dela kontuan hartuta, asfaltatzea gauez egitea erabaki da. Horretarako, datorren apirilaren 11tik 19ra gauez gauzatuko dira galtzada hauen asfaltatze lanak, 22:00etatik 06:00etara.

Gune honetako lanak amaitu bezain laster, Mitxelena kaleko plazetan gauzatu beharreko asfaltatze lanak hasiko dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010