Web edukia bistaratu

Testuingurua

Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren bidez Zarauzko Udalak hausnarketa partekatuko prozesua abiatu du 2030 Agenda globalaren markoan etorkizuneko Zarautz irudikatu eta horretara begirako ekintza plana diseinatzeko.

Lanketa horrek 3 lan ildo nagusi izango ditu:

  • Lanketa teknikoa, 2030 Agendako 17+1 Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) eta beren adierazleen araberako azterketa teknikoa.
  • Partaidetza, udal barruko ordezkari politiko zein udal teknikarien parte hartze prozesua burutuko da, baita herritar norbanakoei zein eragileei zuzendatuko prozesua ere, elkarri entzunez etorkizuneko Zarautz irudikatzeko prozesua partekatua izan dadin.
  • Komunikazioa, 2030 Agendaren erronka globalak eta hausnarketa prozesua bera Zarautzen lurreratu eta zarauztarrengana helarazteko eta, era berean, zarauztarren prozesurako ekarpenei bide emateko.

2030 Agendak zein arlo jorratzen dituen ezagutu nahi baduzu, ikusi ondorengo bideoa:

Zer eta nola egingo dugu

Partaidetza prozesua batik bat entzute ariketa gisa planteatu dugu. Horrela, hainbat ekinbide eta partaidetza kanal jarriko ditugu martxan:

  • Berariazko entzute espazioak eratuko ditugu: partehartze espazio irekiez gain, zarauztarren artean dagoen aniztasuna aintzat hartuta, Udalak ariketa proaktiboa egingo du pentsaera eta joera desberdinetako zarauztarren iritzia entzuteko berariaz egituratuko diren hainbat entzute espaziotan.
  • Udal barruan ordezkari politiko guztien eta udal teknikarien foroak abiatu ditugu, 2030 Agendaren ulermen partekatua eta plan estrategikoari begirako bideratzek.
  • Partehartze espazio irekiak egongo dira (presentzialak eta telematikoak) eta edozein zarauztarrek parte hartu ahal izango du horietan. Honetarako ondorengo parte hartze kanalak jarriko dira martxan:
    • Modu presentzialean:
      • Partaidetza bilera irekiak (presentzialak. Datak zehaztu ahala jakinaraziko dira)
      • Zarautz2030 bulegoan (Zarautzlur) eta (kaleko) postontzietan (Bulego ordutegia eta postontzia non eta noiz jarriko diren zehaztu ahala jakinaraziko da)
    • Modu telematikoan:
    • Ekintza espezifikoak:
      DATA PARTE HARTZEAREN HELBURUA
      Otsaila Garapen Jasangarrien egoeraren inguruko Zarauzko Diagnostikoa ezagutu eta aberastea
      Martxoa Etorkizunari begira, Zarautzek dituen erronka nagusiak  markatzea
      Apirila-maiatza Zehaztutako helburuak lortzen lagunduko duten Ekintzak identifikatzea
      Ekaina Planaren exekuzioaren jarraipen-modua irudikatzea

Prozesuaren baldintzak

Hauek dira partaidetza prozesuaren baldintzak:

  • Edozein zarauztarrek parte hartu ahal izango du prozesuan.
  • Partaidetza espazioak, irekiak zein berariazkoak, entzute ariketa gisa planteatu ditugu; beraz, izaera kontsultiboa izango dute.
  • Ekintza planaren behin betiko zehaztapena eta horren gaineko erabakia Udalbatzaren eskuetan egongo da.