Eduki publikatzailea
Atzealdea Saihesbidearen obren lizitazioa
ALDUNDIAK ZARAUZKO SAIHESBIDEAREN OBRAK 12 MILIOIKO AURREKONTUAREKIN LIZITATZEA ONARTU DU
2024/12/05
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen kontseiluak argi berdea eman dio gaur goizean Zarauzko saihesbide berrien obren lizitazioari. Lanek 12.019.745,64 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute eta hauen egikaritze-epea 18 hilabetekoa izango da, obraren plangintzan zehaztutakoaren arabera.
Horrela, Irune Berasaluze foru bozeramaileak baieztatu duenez, “Zarautzen hainbeste espero duten obraren hasierara hurbiltzen gara”. Izan ere, jarduketa honen helburua da herrigunea zeharkatzen duen N-634 errepidetik industria-jardueraren trafikoa deskargatzea eta Zarautz hegoaldeko auzuneak hobeto komunikatu ahal izatea. “Horrek eraldaketa handia eragingo du herrian”, esan du Berasaluzek.
Xabier Txurruka alkateak bere poza eta esker ona adierazi dio Aldundiari, Zarautzerako albiste ezinhobe hau jasotzean: "2024 hau amaitzeko jaso genezakeen albisterik onena da, 2027an trafiko astuna egunero jasaten duten auzoetan bizi-kalitatea nabarmen hobetuko dela esan nahi baitu, Zarauzko industrialdeetara iristeko hirigunea zeharkatu beharrik izango ez duela eta, gainera, industrialdearen zabalpenak sarbide berriak izango dituela bere jarduera eta lehiakortasuna hobetzeko. Eider Mendoza, diputatu nagusiari, pribatuan adierazi niona publiko egin nahi dut: Aldundiak Zarautzekin dituen konpromisoak betetzen ditu eta esker oneko hitzak baino ez ditut berak gidatzen duen Foru Gobernuarentzat, Gipuzkoaren garapen orekatua lortzeko egiten ari diren lan handiagatik."
Azpiegitura berriak bi errei izango ditu (noranzko bakoitzean bat), eta 1.560 metroko luzera izango du, Astiko biribilgunetik (AP-8 irteera) Eta Frantsesbidea kalearekin bat egiten duen arte. Bide berria Astiko egungo biribilgunean hasiko da, adar berriari lekua emateko egokituko dena, eta, hortik, adar berri hau Bidegiko instalazioen atzetik igaroko da, bi noranzkorekin, eta autobidea zeharkatuko du, Sarobeaundiraino. Bertan, biribilgune berri bat eraikiko da, eta han AP-8 autobideko irteera-trafikoek bat egingo dute, mendebaldetik (Bilbo) datozenak. Bideak Buztinzuriko biribilguneraino jarraitzen du, eta bertan adarretako batek saihesbidea eta Zarauzko hirigunea lotuko ditu, egungo autobide azpiko pasabidetik. Bidea 'T' formako bidegurutze batean amaitzen da, Frantsesbidearen parean, eta bertan bigarren konexio bat izango du hirigunearekin eta Errotaberri eta Abendaño industrialdeekin. Horrela, Zarautzen trafikoen banaketa hobetzea lortuko da, batez ere industrialdeetan jatorria edo helmuga duten ibilgailu astunei dagokienez.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010