Eduki publikatzailea
Atzealdea Kultura aniztasuna
Kultura aniztasuna
Kontaktua
Helbidea: Zigordia Kalea 33
Telefonoa: 943 00 51 27
Helbide elektronikoa: immigrazioa@zarautz.eus
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.
Informazioa
Gure herria historiako hainbat unetan izandako migrazio-mugimenduen ondorioa da. Batzuk Euskal Herriko beste herri batzuetatik etorri ziren, beste batzuk Espainiako estatuko lurraldeetatik, eta bereziki azken hamarkada honetan munduko bazter askotatik iritsi dira Zarauzko bizilagun berriak.
Migrazio horiek gure herria aberastu egin dutela eta aberasten jarraitzen dutela uste dugu, eta ez bakarrik gure bizi-kalitatearen oinarri den garapen ekonomikoan lagundu dutelako, baizik eta gero eta pluralagoa den herri bat daukagulako: 70 herrialdetako jendea bizi da eta 30 hizkuntza inguru mintzatzen dira.
Testuinguru horretan, bizilagun berrien integrazioa eta kultura-aniztasuna, bertatik bertara, herri ikuspegi batetik kudeatu behar diren gaiak direla uste dugu, betiere aniztasuna oinarri izango duen gizarte bateratu bat lortzeko.
Eta horretan dabil Udala bi irizpide hauei jarraituz:
- Denok gara zarauztarrak, bertan jaiotakoak zein beste nonbaitetik etorritakoak izan.
- Integrazioa bi norabideko prozesu gisa ulertzen dugu; inguru berrira egokitzeko ahalegina ez da bakarrik etorri berriarena izango, bertakoei ere badagokie gero eta pluralagoa den Gizarte batera egokitzeko urratsak ematea.
MIGRAZIORAKO EUSKAL ITUN SOZIALA
Zarauzko udalak bat egiten du Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin.
"Jaso nahiko genukeena eskaintzea"
- Euskadik diskurtso partekatua eta batasun-irudia finkatu ditu migrazio-erronkei modu positiboan erantzuteko eta demagogia populistari aurre egiteko. Euskal erakunde sozial eta instituzioek migraziorako harrera- eta integrazio-esparru bat adostu dute beren adierazpenetan..
- Zer jaso nahiko genuke migratzaile, errefuxiatu … baten larruan egongo bagina? Itun honek leku horretan kokatzera gonbidatzen gaitu. Erantzun egokia ematea betebehar arauemailea da, eta etika demokratikoaren dimentsioa ere badu, gizarte baten elkartasun-gaitasuna definitzen du.
- Aurrerapenaren alderdi bat ere badu: Euskal gizarteak immigrazioa behar du bere lan eta demografi beharrei erantzuteko. Xenofobiaren erabilera populista ororen aurrean, gehiengo demokratikoaren pisua eragingarri egingo duen batasuna mantentzeko konpromisoa hartzen dugu
Gehiago jakiteko klikatu hemen.
ONGI ETORRI
Euskara-harrera ikastaroa:
Zarauzko Udalak harrera-ikastaroa antolatzen du Zarautzera iritsitako bizilagun berrientzat.
Ikastaro honetan EUSKARAZ oinarrizko esaldi batzuk ikasten dira eta, horrekin batera, ondorengo gaiei buruzko orientabidea ere ematen da: udal errolda, prestakuntza, lana aurkitzeko baliabideak, lan arloko eskubideak, atzerritartasuna, kirola, gizarte zerbitzuak, osasun sistema, gizonen eta emakumeen arteko parekidetasuna, natur ondarea, eta abar.
- Iraupena: ikastaro honek 68 orduko iraupena du. Saioak astean hirutan izango dira, saio bakoitza bi ordukoa. Ikastaroak guztira bi hilabete eta erdiko iraupena du.
- Egutegia: Urtean bi ikastaro eskaintzen ditugu.
- Matrikula: 10 euro.
Harrera aholkularitza:
- Immigrazio eta kultur aniztasunaren teknikariak harrera egiten dio eskatzen duen herritarrari, batez ere, bizilagun berriei herrian bizitzeko oinarrizko informazioa emateko: baliabideak, zerbitzuak, osasun arreta, formakuntza, atzerritartasun arloko legedia, eskubideak, betebeharrak eta abar.
Hitzordua hartzeko: 943 00 51 11.
- Immigrazio zerbitzuak hitzaldiak antolatzen ditu atzerritarrei dagozkien zenbait gaiari buruz: atzerritartasun arloko araudia, nola izapidetu espainiar hiritartasuna, nola baliozkotu atzerriko ikasketa agirika, eta abar.
Aholkularitza juridikoa:
Aholku Sarea
Eusko jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du Aholku Sarea, helburutzat hartuta atzerritartasunaren alorreko aholkularitza juridikoa ematea kalteberetasun egoeran dauden etorkinei eta profesionalei -herri-administrazioetakoei eta hirugarren sektorekoei, etorkinekin inklusio-prozesuetan diharduten heinean-.
Hori guztia, xedetzat hartuta atzerritarrei erregularizazioa erraztea, bai eta prebentzio-lana egitea gerora irregulartasun-egoerarik gerta ez dadin, familiako bizitzaren alde eginda betiere.
- Zarautzen Gipuzkoako SOS Arrazakeriak ematen du zerbitzu hori:
Arreta egun eta ordua:
Astelehenak 10:00etatik 14:00etara. (aurretik hitzordua eskatu behar da telefono hauetan 943 245626 - 943245627).
Lekua: Zuberoa 22 (Sexu Aholkularitza gunea dagoen lekuan).
Diskriminazioa eta oinarrizko eskubideak
Eraberean
Eraberean Eusko Jaurlaritzak bultzatutako sare bat da, eta helburu dauka arraza-, etnia- edo nazio-jatorriak, sexu-orientazioak edo -identitateak eta genero-identitateak eragindako diskriminazioari aurre egitea.
Zarautzen, Eraberean-ek arreta zerbitzu espezializatua eskaintzen du, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren bidez. Laguntza eta aholkularitza ematen zaie arraza, etnia edo nazionalitate eta sexu orientazio edo identitatearen eta genero identitatearen ondoriozko diskriminazioaren biktima direnei eta era horretako diskriminazio-egoerak ezagutzen dituztenei.
Arreta egun eta ordua:
Astelehenak 10:00etatik 14:00etara. (aurretik hitzordua eskatu behar da telefono hauetan 943 245626 - 943245627).
Lekua: Zuberoa 22 (Sexu Aholkularitza gunea dagoen lekuan).
Atzerriko ikasketa agirien homologazioa
Gurera iristen diren bizilagun atzerritar asko jatorrizko lurraldean ikasketadunak dira. Ikasketa horiek baliokidetzea garrantzitsua da bai herritarrentzat eta baia jasotzen dituen gizarterentzat ere.
Baliokidetze izapidea ez da erraza izaten. Hori dela eta doako aholkularitza zerbitzua esakintzen dugu.
Arreta egun eta ordua:
Hilabete bakoitzeko azkeneko ostiralean 14:00tik - 18:00ra. (aurretik hitzordua eskatu behar da telefono honetan 943 005 136).
Zarauzko Emakumeen* etxea.
Nafarroa kalea 3-C
INTEGRAZIOA
Zarauzko Emakumeen* etxea
Larunbateetan, igaldeetan eta jai egunetan arratsaldez Zarauzko Emakumeen* etxea irekitzen da barruko lanetan lan egiten duten emakumeek aisialdirako leku bat izan dezaten. Baita ere etxean asialdian lasai egoteko aukerarik ez duten emakumeentzat ere.
Zarauzko Emakumeen* etxea.
Nafarroa kalea 3-C
Zarauztik mundura
Zarauzko kultura aniztasuna erakutsi eta aldarrikatzen du festa honek.
Jatorri ezberdineko zarauztarrez osatutako talde batek antolatzen du Zarauzko Udalarekin lankidetzan.
Zarautzen dauden kultura anitzen erakusleihoa ez ezik, kanpotik etorritako eta bertan jaiotako zarauztarron arteko topagunea ere izan nahi du festak.
2008an hasi zen festa ospatzen.
Bertakoak
Gastronomiaren bitartez zarauztar berriak eta beraien kulturak ezagutzeko programa da.
Herriko elkarte batean mundu zabaleko janariak prestatzen irakasten dute kanpotik etorritako zarauztarrek eta mahai-inguruan konpartitzen dira.
Programa hau herriko hainbat elkareen laguntzarekin egiten da.
Bizilagunak
Maiz elkarren ondoan, baina ez elkarrekin, bizi garenok elkarren artean hurbildu, eta bide batez, etorkinekiko aurreiritziekin hautsi nahi dugu "Bizilagunak" egitasmoarekin. Eta horretarako onena elkar ezagutzea da, elkar ezagutza horrek mesfidantzak uxatzen ditu, eta etorri berrien integrazioa erraztu. Hori guztia mahai baten inguruan eserita egiten dugu.
Zarauzko Udalak bat egiten du Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatzen duen jarduera honekin.
Familia migratzaileei laguntzeko programa
Udalak programa bat martxan jarri du berrelkartze prozesuan dauden eta/edo egongo diren familiei laguntzeko.
Zertarako?
- Seme-alabak berriz elkartzeak familiari dakarkion antolaketa berrian laguntzeko.
- Familia berriz elkartu ondoren bizi izandako esperientziak eta bizipenak jaso eta gure familiaren historian sartzeko.
- Familiaren testuinguru berrian elkarren arteko egokitzapenean laguntzeko.
- Familiei prozesu horretan orientatzeko.
Gehiago jakiteko: Gizarte Zerbitzuak: 943 00 51 11.
SENTSIBILIZAZIOA
Zurrumurruen aurkako sarea.
Zararauzko Udalak EAEko hainbat erakunde eta gizarte eragileekin batera Zurrumurruen aurkako sarean parte hartzen du.
Gehiago jakiteko klikatu hemen.
Aniztasunean Bizi
Erlo telebistarekin elkarlanean Zarauzko Udalak ekoizten duen telebista saioa da.
Telebista programa horretan eskualdeko kultura aniztasunari eta migrazioei buruzko berriak jasotzen dira.
Klikatu hemen saioa ikusteko.
Ikastetxeetan sentsibilizazio programak
Hainbat programa garatzen ditugu herriko ikastetxeetan kultura aniztasunaren aldeko sentsibilizazioa lantzeko eta batez ere jarrera arrazista eta xenofoboei aurre hartzeko.
Zainketa eta etxeko enpleguari buruzko informazioa
Gure gizartean gero eta garrantzi handiagoa dute zainketa lan horiek. Lan horiek emakumeek egiten dituzte nagusiki, eta neurri handi batean atzerritik etorritako emakumeek
Lan horiek ekonomia informalean kokatu izan dira eta sarri ez dira legez onartutako lan baldintzak errespetatzen. Horretarako, lehendabiziko urratsa langileek zein kontratatzaileek lan-baldintza horiek ezagutzea da.
Horretarako:
- Informazio libuxukak argitartzen ditugu. Gizarte Zerbitzutan daide eskuragai.
- Aholkualritza juridikoa ematen da Zarauzko Emakumeen* etxean. Hitzordua hartzeko: 943 005 136.
Zagales liburua
Zarautz herri anitza da bere biztanleen jatorri eta kulturari dagokionean. Hamaika lekutatik iritsitako bizilagunek osatzen dute herria. Batzuk azken 10-12 urteotan etorri dira atzerritik. Baina 50-60. hamarkadan jende ugari iritsi zen estatuko hainbat lekutatik.
Extremaduratik iritsitako zarauztarrei aitortza egiteko Zarauzko Udala Francisco de Zurbaran elkartearekin jarri zen harremanetan eta Extremaduratik Zarautza etorritako migrazioari buruzko liburua egin zuten.
Horrela, Maria Feijoó kazetari Zarauztarrak ZAGALES liburua idatzi du.
Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.
ZMMZ kazetaritza beka
2014an "Destokian" ikusentzunezkoa.
Egileak: Usua Garin, Laida Aranburu eta Ekhiñe Muguruza.
Laburpena: Zarauzko egungo migrazioan testigantza jasotzen da bost migrazio prozesu kontatuz.
Klikatu hemen ikusentzunezkoa ikusteko
Zarauzko Berritzeguneak material didaktikoa sortu du ikusentzunezkoa lantzeko. Material hori eskuragarri dago nahi duenarentzat, horretarako jarri harremanetan Zarauzkop udaleko Gizarte Zerbitzuekin.
2016an "Maletatik Ateratzen ez Dena" liburua.
Egileak: Ainhoa Pinedo eta Libe Eizagirre.
12 ipuinen bitartez herriko beste horrenbeste ipuin migrazio-ibilbide jasotzen dira: Carmen peruarra, Ruo Li txinatarra, Dalcy Lucinda nikaraguarra, eta abar.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010