Eduki publikatzailea
Atzealdea
Kale izenen plakak aldatuko dira
Twitter
Whatsapp-en partekatu
KALE IZENEN PLAKAK ALDATUKO DITU UDALAK


2020/05/25
Kale izenen plaka berriak jarriko ditu Zarauzko Udalak datozen egunetan. Iban San Martin (EAJ-PNV) obra, zerbitzu eta azpiegitura zinegotziak adierazi duenez “kale izenen plakek aldatzeko unea iritsi da”. Batzuk, oso zaharkituak eta itsusitutak zeuden, eta hainbat kaleen izena irakurtzea zaila gertatzen zen. Herritarren eskakizun bat da eta herriari itxura txukunagoa emango diote plaka berriek”.
Udal brigadako langileak lanean hasiko dira aste honetan. Lehendabizi Alde Zaharrean hasiko dira, Salbide auzoan ondoren eta herriko beste auzo guztietan gero.
Induseti S.L. enpresak fabrikatu ditu plakak eta 6.243,60 euro bez barne inbertitu dira.
Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010