Eduki publikatzailea

Atzealdea Jai Alai Zarautz erremonte txapelketa 2024

Twitter

JAI ALAI ZARAUTZ ERREMONTE TXAPELKETA LEHIATUKO DA ASTEBURU HONETAN ARITZBATALDE FRONTOIAN

2024/07/30

Erremontearekin hitzordua izango du asteburu honetan Zarautzen, Aritzbatalde frontoian lehiatuko den Jai Alai Zarautz txapelketarekin. Ostiraletik aurrera, punta puntako erremontariak lehian izango dira bi taldetan banatuko den txapelketa honetan garaile irtetzeko.

Hauek izango dira asteburuko txapelketa honetan arituko diren erremontariak:

A TALDEA:

Jabalera – Apezetxea
Gurrutxaga – Zaldua I
Segurola – Zubiri
Goikoetxea V – Martirena

B TALDEA:

Ansa II – Juanenea
Ezkurra II – Barrenetxea IV
Urriza – Larrañaga
Aldabe – Azpiroz

Ostiral eta larunbatean finalaurrekoak lehiatuko dira eta igandean finalen txanda izango da. Jardunaldi hauetarako gonbidapenak eskuratu daitezke Zarauzko Turismo Bulegoan edota, jardunaldi bakoitzean, sarrerak erosi daitezke Aritzbatalde frontoiko txarteldegian.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010