Eduki publikatzailea

Atzealdea Jabetze eskolaren hitzaldia

Twitter

JABETZE ESKOLEN INGURUKO IKERKETA AURKEZTEKO HITZALDIA EMANGO DU ASTEAZKENEAN PEPA BOJÓK

2021/05/24

Maiatzaren 26ean, asteazkenean, Pepa Bojók Emakumeentzako Jabetze Eskolen inguruan egin duen ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu Udaleko Pleno Aretoan emango duen hitzaldi batean (hitzaldia Zarauzko Udalaren Youtube kanalean jarraitu ahal izango da).

Azterlanak Gipuzkoako Jabetze eskolen errealitatera eta emakumeengan eragin duten ahalduntze-prozesuetara hurbiltzen gaitu. Zehazki, parte-hartzaileen motibazioak, asmoak, helburuak eta esperientziak aztertzen ditu, bai eta egindako prozesua eta haientzat bizitzan, harremanetan, autoestimuan eta autonomia pertsonalean zer eragin izan duen ere.

Beharrezkoak al dira emakumeentzako Jabetze eskolak? Zergatik eta zertarako?
Gipuzkoako Jabetze eskolek 20 urteko ibilbidea egin dute, Zarautzen 2007tik. Txosten hori abiapuntu esanguratsua da prozesu eta erronka berriak planteatzeko eta emakumeen egungo beharretan inflexio-puntua jartzeko. Helburua da prozesu horiek ulertzen eta ahalduntze-taldeek duten garrantzia baieztatzen laguntzea.

Pepa Bojó - Zerk motibatzen ditu parte-hartzaileak? Zer eskaintzen digute Jabetze Eskolek? Nola bultza dezakegu ahalduntzea?

-    Maiatzak 26, asteazkena

-    18: 30ean

-    Online Zarauzko Udalaren Youtube kontuan / Zarauzko Udaleko Pleno Aretoa (aforo  mugatua).

Izena emateko:

-    943 005 136

-    emakumeen-etxea@zarautz.eus.

-    Esteka honen bidez.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010