Eduki publikatzailea
Atzealdea Euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzak
Euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzak
Kontaktua
NON ESKATZEN DA?
- Aurrez aurre:
- HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua)
20800 ZARAUTZ
Ordutegia:
Goizez: Astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00
Arratsaldez: Osteguna 17:00 - 19:00
- HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua)
HAZ- Herritarren Arreta Zerbitzua uztailaren 1etik irailaren 10era ostegun arratsaldeetan itxita egongo da
- Zerbitzu telematikoen bitartez:
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=079&hizkuntza=EU
Informazio gehiago Euskara Departamentuan:
Telefonoa: 943 00 51 16
Posta elektronikoa
Informazioa
Zarauzko Udalak ikasturtean zehar eta/edo udan helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztar orori dirulaguntzak ematen dizkie.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAK
- 2023-2024 ikasturtean egindako euskara ikastaroak:
Ekainak 24 – uztailak 5
- 2024ko udan egindako euskara ikastaroak:
Irailak 23 – urriak 4
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Eskaera eredua behar bezala beteta: eskatzailearen datuak eta eransten diren dokumentuak adierazita. 7.7A eranskina
- Erantzukizunpeko adierazpena: zerga bidezko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela eta xede bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso den adierazten duena, eta dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatearen ingurukoa, 7.7B eranskina.
- NANaren fotokopia
- Matrikularen ordainagiria
- Euskaltegiaren bertaratze-ziurtagiria
- Ikastaroa Zarauztik kanpoko euskaltegi batean eginez gero, hori arrazoitzen duen idatzia. (Kanpoan egindako ikastaro berbera Zarautzen egiterik balego, ez da dirulaguntzarik emango)
- Langabeen kasuan, “lan bizitzaren ziurtagiria” (ikasturteak irauten duen bitartean LANBIDEn izena emanda egon beharko du eskatzaileak).
- Udalak hala eskatuz gero, deialdiaren helburuak betetzeko argigarria den informazio osagarria aurkeztu beharko dute eskatzaileek.
DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010