Eduki publikatzailea
Atzealdea Europar hauteskundeak informazioa
EKAINAREN 9KO EUROPAKO PARLAMENTURAKO HAUSTENKUNDEEN INGURUKO INFORMAZIOA


2024/05/08
Datorren ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeak ospatuko dira. Hori dela eta, datorren astelehenean, maiatzaren 13an, jardunaldi horretarako hauteskunde mahaien zozketa gauzatuko da. Aurreko aldietan bezala, programa informatiko baten bitartez, Zarautzen erroldatuta dauden eta hautatuak izan daitezkeen pertsonen artean ausazko zozketa egingo da eta hautesleku bakoitzeko mahaiak osatuko diren pertsonak aukeratuko dira.
Zozketaren ondoren, mahaietako kide izatea egokitu zaizun ala ez kontsultatzeko aukera izango da Udalaren webgunean eskuragarri egongo den esteka baten bitartez. Kontsulta egin ahal izateko, bakoitzaren NAN zenbakia sartu beharko da.
Pertsona bakoitzari egokituriko hauteslekuaren edota hautesle-erroldaren kontsulta honela egin daiteke:
- Aurrez-aurre HAZ bulegoetan (NAN, pasaportea edo gida-baimena erakutsi behar da).
- On-line* Espainiako Estatistika Institutuaren sede elektronikoan. *Oharra: @firma plataformarekin bat datozen ziurtagiri elektronikoren bat behar da, esaterako, NAN-e, Izenpe, FNMT, etab. (B@kQ ziurtagiriak ez du balio). Ziurtagiri digitala ez duten hautesleek ere on-line jakin ahal izango dute zein hauteskunde-mahaian dagokien bozkatzea. Horretarako, hainbat datu eskatuko zaizkie: probintzia, udalerria eta lehen abizenaren lehen letra.
Posta bidezko botoa
Ekainaren 9an ospatuko diren Europako Parlamenturako hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik dago. Honela, metodologia honen bitartez bozkatu ahal izateko eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 30a izango da. Aldiz, botoa hauteskunde-mahaira bidaltzeko epea maiatzaren 20tik ekainaren 5era (biak barne) izango da.
Posta bidezko botoaren inguruko informazio gehigarria webgune honetan eskuratu dezakezu: https://info.eleccioneseuropeas2024.es/eu/informacion-general/como-votar/voto-por-correo-desde-espana
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010