Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bizkaia kalea

Twitter

BIZKAIA KALEKO ASFALTATZE LANAK, GAUEZ

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/02/10

Zarauzko Udala Bizkaia kaleko eremu batzuk asfaltatzen hasiko da gaur, Otsailak 10.

Obrak otsailaren 15erako amaituak egotea espero da baina lanak, eguraldia egokia ez bada, atzeratu daitezke.

Astelehen eta asteazken gauean, lehen zatiko lanak egingo dira (San Inazio-Salbide) eta astearte eta ostegunean bigarren zatikoak (Iturribide-Urdaneta).

Denbora honetan, obrak, ibilgailuen zirkulazioari eragingo dio. Ahalik eta eragin gutxiena izateko, lanak gauez burutuko dira: 22:00etatik 06:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, trafikoa baimentzen da.

Zarauzko Udalak sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatzen du.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010