Eduki publikatzailea

Basarri 40 edizioa garailea

Twitter

AITOR BIZKARRAK IRABAZI DU AURTENGO BASARRI BERTSOPAPER SARIA

2024/07/04

Aitor Bizkarra bizkaitarrak irabazi du aurtengo Basarri Bertsopaper Saria. Abadiñoarra izan da bertsolaritza sariaren XL. edizioaren garailea, “Portuak eta aingurak: itsas-alegia laguntasunari” bertso sortarekin.

Unai Muniain, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egañak osatu dute aurtengo sariketaren epaimahaia eta honela baloratu dute Bizkarraren lana: “Gaiari heltzeko egileak hartutako ikuspegia orijinala iruditu zaigu oso. Itsas terminologiak eskaintzen dituen aukerak ongi baino hobeto baliatu ditu bestelako kontuez aritzeko. Literatur baliabideak egoki darabilzki eta esanindarrari mesede egiten dioten erreferentziak ere – Prestige, Atlantida, Anari, Rimbaud…-  tentuz hautatuak dira. Bertso egitura oso klasikoa izan arren  -neurri, errima, doinu- bertsoek ohikoan uzten dieten baino tarte handiagoa uzten dio irakurle edo entzule bakoitzaren interpretazioari”. 

Basarri Bertsopaper Sariaren 40. edizio honetan, guztira 12 lan aurkeztu dira. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak azaldu duen moduan, “nabari da herri honek izan duen bertsolaritzarako eta sormenerako grina oraindik bizirik dela eta pozgarria da urtetik urtera ain maila oneko lanez gozatzeko aukera izatea”.

Sari banaketa ekitaldia Bertso Astearen baitan egingo da datorren uztailaren 11n, bertso musikatuen saioaren ostean. Txapelarekin batera 1.800 euroko saria jasoko du Bizkarrak.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010