Eduki publikatzailea
Atzealdea Gurmendi plaza tratamendua
TRATAMENDU IRRISTAGAITZA APLIKATU DA GURMENDI PLAZAN


2024/10/09
Zarauzko Udala tratamendu irristagaitza egiten ari da Gurmendi plazan, bertatik igarotzen diren zarauztarren irristadak eta erorikoak saihesteko.
Plaza honetan egindako aurreko tratamendua 2018koa da. Horregatik, MURUA PISAFIRM SL enpresa kontratatu da jarduera honetarako. Bi fasetan banatzen da tratamendua; lehenik eta behin, plazako egurrezko zoladura garbitu da eskuila bereziekin eta presiozko urarekin, azaleko landaredia kentzeko eta, ondoren, egurrean barneratzen den eta hezetasunak sortutako mikroorganismoak ezabatzen dituen produktu bat aplikatzeko.
Behin zoladura garbitu ondoren, irristagaitza eta babesgarria den tratamenduaren hiru geruza aplikatu dira parkearen zurezko azalera osoan, eserlekuak eta dekorazio-elementuak barne.
Tratamenduaren guztizko kostua 25.354,34 eurokoa (BEZ barne) izan da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010