Eduki publikatzailea

Atzealdea 30 Basarri Bertsopaper Saria irabazlea

Twitter

ANER PERITZEK IRABAZI DU 39. BASARRI BERTSOPAPER SARIA

2023/07/04

Aner Peritzek irabazi du 39. Basarri Bertsopaper Saria. Bigarren aldiz jarraian lortu du zarauztarrak sariketa honetan gailentzea, lehengo urtean “Zopa hozten ari zaizu” bertso sortarekin irabazi ondoren.

Uxue Alkortak, Andoni Egañak eta Nahikari Gabilondok osaturiko epai-mahaiak Aner Peritzen “Kotxeari gortinak jarri behar dizkiot igandeetarako” izeneko bertso-sorta saritzea erabaki du eta hemen erabakiaren azalpena:

“Gure ustez, bertso onak dira eta gaiari heltzeko ikuspegian eta doinuak markatzen duen erritmoan sortako protagonistaren uneko sentsazioak adierazten asmatu du. Elementu asko sartu ditu, egoera oso bisual egiten laguntzen dutenak”.

Parte hartzeari dagokionez, honakoa azaldu du epai-mahaiak: “Aipatzekoa da parte-hartzaile kopurua pixkanaka gora egiten ari dela berriz, eta oro har maila oneko sortak izan direla. Bereziki nabarmendu nahi dugu zenbait sortatan hitanoa erabili izana, eskertzen baita euskarak hain berea duen erregistro hori bertso idatzietara ekartzea”.

Sari emate ekitaldiari dagokionez, Bertso Astearen testuinguruaren baitan egingo da uztailaren 13an, 22:00etan, Torre Luzeako parkean. Ekitaldian, sarituak bere bertso-sorta musikatu eta jendaurrean aurkeztuko du eta saria jasoko du Udalaren eskutik.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010