Segurtasun politika - Izenburua

Segurtasun politika

Segurtasun politika - Edukia

Zarauzko Udalak, bere interesak kudeatzeko eta bere eskumenen arloan, herritarren beharrak eta asmoak betetzeko jarduerak sustatzen eta zerbitzu publikoak eskaintzen ditu. Horrez gain, teknologia berrien erabilera indartu nahi du, bai Zarauzko Udalean bai herritarren artean.

Horretarako, aukera ematen zaie herritarrei tramiteak online egiteko, gai publikoetan horien parte-hartzea bultzatzeko. Horrela, partaidetza-bide berriak jartzen dira, demokrazia parte-hartzailea garatzeko eta jarduera publikoa eraginkorra izateko.

Besteak beste, helburu nagusi hauek lortu nahi dira:

  • Herritarren eta Zarauzko Udalaren artean harreman elektronikoa bultzatzea.

  • Herritarren eta Zarauzko Udalaren arteko harreman horretan beharrezkoa den konfiantza sortzea.

Udal eskumenak burutzeko, Zarauzko Udalak modu eraginkor eta efizientean babestu behar diren informazio-sistemak erabiltzen ditu.

{0>El Ayuntamiento de Zarautz ha establecido un marco de gestión de la seguridad de la información según lo establecido por el Real Decreto 3/2010, de 8 de enero, por el que se regula el Esquema Nacional de Seguridad, en adelante ENS, en el ámbito de la administración electrónica, reconociendo así como activos estratégicos la información y los sistemas que la soportan, y el Real Decreto 951/2015, de 23 de octubre, de modificación del Real Decreto 3/2010.<}0{>Zarauzko Udalak informazioaren segurtasuna kudeatzeko esparru bat jarri du, administrazio elektronikoaren arloan, 3/2010 Errege Dekretuak zehaztutakoaren arabera (urtarrilaren 8koa, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena). Eta horrela aitortzen du bai informazioa bai informazioa eusten duten sistemak aktibo estrategikoak direla.

{0>La Política de Seguridad del Ayuntamiento de Zarautz se publica, para su conocimiento, en esta sección.<}0{>Zarauzko Udalaren Segurtasun Politika atal honetan argitaratzen da, horren berri emateko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010