2030 Agenda garapenerako nazioarteko agenda berria da, Nazio Batuetan onartua. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea. Agenda unibertsal honetan 17+1 helburu zehazten dira, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) izenekoak. Garapen Jasangarriko Helburu (GJH) horietako bakoitzak helburu eta mugarri batzuk ditu, eta horiek betetzearen jarraipen hurbila egiteko balio dute.
Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak duintasunez bizitzeko. Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren bitartez, pertsona guztien giza eskubide guztiak bermatuko dira.