APPA Zarautz

Informazioa

APPA ZARAUTZ, GALDERAK, SARIAK ETA KONPROMISOA ETORKIZUNEKO ZARAUTZEKIN

Zarauzko etorkizuna guztion kontua da, eta Garapen Iraunkorreko Helburuak garatzeko 2030 Plan Estrategikoaren bidez, herriak bere helburuak eta helburu horiek lortzeko ekimenak zehaztu ditu.

Partaidetza eta berrikuntza sozialeko prozesu baten ondoren, Udalak herritarren parte-hartzea sustatzeko tresnak eskaintzen jarraitzen du, eta bereziki, herriko gazteena. Martxoaren 1etik 18ra, online lehiaketa bat abiaraziko dugu aplikazio mugikor baten bidez: Appa Zarautz.

Appa Zarautzen parte hartzeko nahikoa da aplikazio mugikorra deskargatzea eta egunero egiten diren zazpi galderei erantzutea. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible ditu, eta horietako bakarra da zuzena: Zarauzko egunerokotasunari, gure historiari, ondare historikoari, euskarari eta gure herria hobeto ezagutzen laguntzen duten bitxikeriei buruzko galderak.

Edonork parte har dezake ekimenean, baina bereziki 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzat diseinatuta dago. Jardunaldia amaitzean zozketatuko den eguneroko sariaz gain, martxoaren 24an azken ekitaldi bat egingo da zozketa berezi batekin. Zozketa horretan, lehiaketaren 18 egunetako galdera-sortak osatu dituzten 14 eta 25 urte bitarteko pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Sarien artean daude Zarauzko hainbat establezimendutan trukatzeko bonuak: ostalaritzan, merkataritzan, gozotegietan/izozkitegietan, eta kuadrillarekin edo familiarekin partekatzeko sariak, hala nola abentura-esperientziak edo gure kostaldean nabigatzeko irteerak.

Hemen kontsulta ditzakezu zozketaren oinarriak eta QR eta esteka honen bidez aplikazioa deskargatu.
Martxoaren 1etik 18ra (eta haratago): Appa Zarautz!

 

 

Martxoaren 24ko ekitaldia