Asset Publisher
Back XLI Erakusleiho lehiaketa
ZARAUZKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA ZABALIK DA


2023/11/21
Beste urte batez, Gabonetan, Erakusleiho Lehiaketa antolatuko da Zarauzko establezimenduen artean. Aurtengoa, Udalak eta Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak antolaturiko Gabon giroa sustatzeko ekimen honen XLI. edizioa izango da.
Bi sari banatuko dira lehiaketa honen baitan: Lehenengo saria (trofeoa eta 600 €) eta Murkil saria (300 €). Hauek izango dira erakusleihoen balorazioa egiteko jarraituko diren irizpideak:
- Erakustokiaren aurkezpena.
- Salgai diren artikuluen erakusketa erakargarria.
- Apainketaren originaltasuna, Gabon garaia kontuan izanik.
Lehiaketan parte hartzeko interesa duten pertsonek Turismo Bulegoan eman beharko dute izena (943 83 09 90), abenduaren 11a baina lehenago. Erakusleihoek abenduaren 11tik urtarrilaren 6ra bitartean egon beharko dute ikusgai eta epaimahaiaren erabakia abenduaren 20an jakinaraziko da.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010