Asset Publisher
Back Nafarroa Kaleko aparkalekuak
MOTORRENTZAKO ETA BIZIKLETENTZAKO APARKALEKU BERRIAK EZARRI DIRA NAFARROA KALEAN


2021/05/20
Zarauzko Udalak motorrentzako eta bizikletentzako aparkaleku berriak jarri ditu Nafarroa kalean. Motorrentzako gunea Nafarroa kaleko iparraldeko espaloiaren ezarri da, Ipar kalearekin batzen denean. Bestalde, lau biziikletero berriak Bixkonde kalearen kantoian jarri dira.
Aparkaleku berri horiek sortu ahal izateko, Zarauzko Udalak aldaketak egin ditu Nafarroa kalean dauden hondakinen bilketa-guneetan. Nafarroa kalearen eta Ipar kalearen arteko izkinaren dauden edukiontzietako batzuk lekuz aldatu dira, eta autobusaren geltokiaren ondoan zeudenekin batera kokatu dira, biak bilketa gune bakar batean elkartuz. Aldaketa horren ondorioz, autobus geltokiko markesina ere metro gutxi batzuk mugitu da.
Honela, etxebizitzen azpian kokaturik zeuden edukiontziak bertatik kendu dira. Izan ere, eraikinaren fatxadak kalteak jasan zituen inguruko edukiontziak erre zinerean.
"Antolamendu aldaketa honekin, motorrentzako eta bizikletentzako aparkalekuen kopurua handitzea lortu dugu Nafarroa kalean, mugikortasun iraunkorra sustatuz", azaldu du Iban San Martin (EAJ-PNV) Zerbitzuen zinegotziak. "Bestalde, edukiontziak lekuz aldatzeak inguru horretako hondakinen bilketa optimizatzen lagunduko du".
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010