Asset Publisher

Back Mindfulness Familian Ikastaroa

Twitter

“MINDFULNESS FAMILIAN” IKASTAROA ANTOLATU DU GIZARTE ZERBITZUETAKO PREBENTZIO ARLOAK

2021/03/11

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako prebentzio arloak antolatu duen “Mindfulness Familian” ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Izen-emate epea martxoaren 29an bukatuko da.

Mindfulness tailerra haur eta gurasoentzat izango da, 6-10 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.  Guztira  8 saio egingo dira.

Lehenengo 3 saioak gurasoentzat bakarrik izango dira, ordu eta erdiko saioak eta honakoa landuko da:

•    Mindfulness kontzeptua
•    Gurasoentzat tresnak eskuratzea, mundu frenetiko honetan bakea aurkitzen lagunduko digutenak.

Hurrengo 5 saioak ordubetekoak izango dira: (gurasoak eta haurrak)

•    Haurrekin arreta kontzientea lantzeko aktibitateak.
•    Haurrarekin dauzkaten erlazioa sendotzeko tresnak eta bizipenak ezagutu eta eduki.
Ikastaroa Danel Iñurritegi Telleriak eskainiko du (Mindfulness irakasleak).

Egutegia: apirilak 12,19, 26  (gurasoak ordu eta erdiko saioa) ;  maiatzak  3,10,17,24 eta 31 (umeak eta gurasoak ordu beteko saioak).

Ordutegia: 17:30 – 19:00
Lekua: Gaztelekuan
Matrikula: 10 euro
Hizkuntza: Euskara

IKASTAROAN PARTE HARTZEKO:

•    Zarautzen bizi direnek izango dute lehentasuna
•    Plazak mugatuak dira.
•    Ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopuru bat egon beharko da izena emanda, eta hala ez bada, ikastaroa bertan behera gelditu daiteke.
•    Pertsona gehiago apuntatzen badira zozketa egingo da izena eman dutenen artean .
•    Ikastaroa egingo dela eta onartua zaudela jakinarazten zaizuenean ordaindu beharko da matrikula.
•    COVID-19 dela eta egoerako horrela eskatzen badu ikastaroa on-line egingo da.
•    Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Zarauzko Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.

Izen ematea:

Izen-emate epea: martxoaren 29ra arte
E-posta bidez: prebentzioa@zarautz.eus
Informazio gehiago: 943005127

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010