Asset Publisher
Back Merkatu Plazako poltsak
MATERIAL EKOLOGIKOZ EGINDAKO POLTSAK BANATUKO DIRA MERKATU PLAZAN


2022/12/22
Zarauzko Udalak material ekologikoz egindako poltsak egin ditu Merkatu Plazako postuetako bezeroen artean banatzeko. 540 poltsa banatuko dira guztira eta Udalak egindako inbertsioa 2.646, 27 eurokoa (BEZ barne) izan da.
Ekimen honekin Zarauzko Merkatu Plazako postuetan kontsumitzea sustatu nahi izan du Udalak. Poltsak Yute izeneko material ekologiko batez osaturik daude, plastikorik erabili gabe.
Poltsen banaketa astelehenean, abenduaren 26an, hasiko da eta postu bakoitzak 20 poltsa izango ditu euren bezeroen artean banatzeko.
Aleak mugatuak dira, ez galdu zure poltsa eskuratzeko aukera, erosi Merkatu Plazan!
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010