Asset Publisher
Back

mariatxiak igandean Zarautzen

Twitter

“LOS TENAMPAS” MARIATXIEN EMANALDIA IGANDEAN, ARITZBATALDEN

2020/07/23

Datorren igandean, uztailaren 26an, "Los Tenampas" mariatxien taldeak kontzertua eskainiko du Aritzbatalde Kiroldegian.

20:00etan izango da eta sarrerak doan izango dira, baina gonbidapenak Modelo Aretoaren txarteldegian jaso beharko dira 18:00etatik 19:45era bitartean. Kiroldegian bertan ere jaso ahal izango dira, hasi baino minutu batzuk lehenago eta, gehienez, 4 gonbidapen pertsonako.

Ekitaldi guztietan bezala, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatu beharko da, maskara nahitaez erabili beharko da eta ekitaldia eserlekutik ikusi beharko da.

"Los Tenampas" taldea musikan ibilbide luzea duen formazioa da. 3 abeslari eta 9 musikari aritzen dira eszenatoki gainean. Taldea 2009an sortu zen Mexikora bidai bat egin ondoren. Bertan Mariatxi sehaska ezagutu zuten "Tenampa aretoa" bisitatuz. Ondorioz, euren bideari ekin zioten.

Ahots handiak dituzte koruetan, bi tronpeta, gitarra, bihuela, gitarroia, akordeoia eta lau biolinekin lagunduta. Instrumentu garbiak, eszenaratze paregabearekin eta benetako Mariatxiren magia helarazten du talde honek.

 


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010