Adierazpen Instituzionala
DONOSTIAN GERTATUTAKO LAN-ISTRIPUAREN ONDORIOZ, ZARAUZTAR LANGILE BATEN HERIOTZA DELA ETA ADIERAZPEN INSTITUZIONALA


2023/02/02
Zarauzko Udalak, aho batez, 2023ko urtarrilaren 31an zarauztar bat lan-istripuan hil delako bere atsekabea adierazi nahi du. Era berean, doluminak helarazi nahi dizkie hildako langilearen familiari, lagunei eta lankideei.
Lan-istripuen aurkako salaketa publikoa egin nahi du, eta heriotzaren inguruabarrak argitzeko eskatzen du.
Zarauzko Udalak agerian utzi nahi du lan prekarietateari aurre egin behar zaiola, lan istripuak saihestu behar direla kosta ahala kosta eta beste ezeren gainetik, lan segurtasunak lehentasuna izan behar duela edozein lan motatan.
Ezinbestekoa da laneko osasunari eta laneko segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzeko eskatzea ere, batez ere lan-prekarietate nabarmeneko egoeretan.
Horregatik guztiagatik, berriro ere erakunde guztiei eskatzen diegu lan-arriskuen prebentzioko jardunbide egokiei buruzko proiektuak egiten laguntzeko, lan-administrazioarekin eta sindikatuekin eta patronalekin koordinatuta, bai eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazarri eta ikuskaritza-funtzioak areagotzeko eta hobetzeko ere.
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010