Agrégateur de contenus
Retour Zinema pilotalekuko fokuak
ZINEMA PILOTALEKUKO ARGIZTAPEN SISTEMA BERRITU DU UDALAK


2022/05/19
Azken hilabeteetan Zarauzko Gaztelekuan hainbat berrikuntza lan egiten ari da Udala. Bilera geletan eta Multimedia gelan egindako hobekuntzen ondoren, frontoiko instalakuntzen unea iritsi da. Orain artean Zinema pilotalekuan kokaturik zeuden fokuak zaharkituta geratu dira eta jada ez zuten behar aina argitasun sortzen. Hori dela eta, Udalak bertako argiztapen sistema berritu eta hobetzeko erabakia hartu du.
13 foku berri hauek BERDIN GROUP enpresari erosi zaizkio 4.508,46 euroan (BEZ barne), eta Udal Brigadako langileak instalatu dituzte Gaztelekuan kokaturiko frontoian.
“Zarauzko gazte guztien eskura daude Gaztelekuak eskaintzen dituen zerbitzuak eta, hauek ahalik eta maila onenekoak izan daitezen, azkenaldian egin ditugun berrikuntzak beharrezkoak dira”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak. “Instalatu berri diren foku berriekin, eguneko edozein momentutan argiztapen egokia izango dute Zinema pilotalekura gerturatzen diren pilotariek”.
Lan hauez gain, datozen hilabeteetan, Gaztelekuko instalakuntzak berritzen jarraituko da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010