APPA Zarautz

Informazioa
APPA ZARAUTZ, GALDERAK, SARIAK ETA KONPROMISOA ETORKIZUNEKO ZARAUTZEKIN
Zarauzko etorkizuna guztion kontua da, eta Garapen Iraunkorreko Helburuak garatzeko 2030 Plan Estrategikoaren bidez, herriak bere helburuak eta helburu horiek lortzeko ekimenak zehaztu ditu.
Partaidetza eta berrikuntza sozialeko prozesu baten ondoren, Udalak herritarren parte-hartzea sustatzeko tresnak eskaintzen jarraitzen du, eta bereziki, herriko gazteena. Martxoaren 24tik apirilaren 10era, online lehiaketa bat abiaraziko dugu aplikazio mugikor baten bidez: Appa Zarautz.
Appa Zarautzen parte hartzeko nahikoa da aplikazio mugikorra deskargatzea eta egunero egiten diren bost galderei erantzutea. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible ditu, eta horietako bakarra da zuzena: aurtengo galderak Mugikortasun jasangarriari eta Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzko galderak izango dira.
Edonork parte har dezake ekimenean. Jardunaldi bakoitza amaitzean zozketatuko den eguneroko sariaz gain, ekimenaren amaieran familian gozatzeko beste bost sari ere zozkatuko dira.
Hemen kontsulta ditzakezu zozketaren oinarriak eta QR eta esteka honen bidez aplikazioa deskargatu.
Martxoaren 24tik apirilaren 10era (eta haratago): Appa Zarautz!
Appa Zarautzen lehen edizioa (2023):