Agrégateur de contenus

urtarrilaren 10ean gertatutako eraso matxistaren aurkako gaitzespena

Twitter

URTARRILAREN 10EAN GERTATUTAKO ERASO MATXISTAREN AURKAKO GAITZESPENA

2021/01/14

Zarauzko Udalak bere gaitzespen irmoa azaltzen du, gure herrian urtarrilaren 10ean gertatutako eraso matxistaren aurrean, eta aldi berean, emakume erasotuari bere babes osoa adierazten dio.

Zarauzko Udalak emakumeen kontrako indarkeria matxista behin betiko bukatzeko duen konpromiso sendoa berresten du, eta publikoki eta gogor salatzen du. Ezin dugu onartu, inondik inora ere, gure herrian horrelako erasoak gertatzea.

Era berean, Zarauzko Udalak eraso matxista bat gertatzen denerako indarrean daukan protokoloaren arabera, erasotutako emakumearen eskura jartzen ditu baliabide psikologiko, juridiko eta ekonomikoak (halakorik behar izanez gero). Emakumeek emakume izateagatik jasaten duten indarkeria gizartearen indarkeria estrukturala da. Horren aurrean, Zarauzko Udalak ozen adierazten du pertsona guztiok eskubide berdinak dauzkagula, eta hori bermatzeko konpromisoa hartzen du. Horrexegatik, errespetu eta tratu oneko elkarbizitza sustatzeko eta emakumeen kontrako edozein indarkeria ekiditeko lanean jarraituko du.

Azkenik, Udalak herritarrei eskatzen die, emakumeen aurkako edozein eraso zantzuren aurrean, Udaltzaingoarengana edo Ertzaintzarengana jotzeko zalantzarik izan ez dezatela.

 

EAJ-PNV             PSE-EE                    EH-BILDU                        PODEMOS-EQUO BERDEAK

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010