Agrégateur de contenus
Retour Udako programa 2023
EKITALDIZ BETETA DATOR AURTENGO UDA ZARAUTZEN


2023/06/29
Behin San Pelaio festei amaiera emanda, Zarauzko Udalak uda honetarako antolatu dituen ekitaldien programaren berri eman du. Guztira 120 ekitalditik gora izango dira gure herrian uztailean eta abuztuan zehar.
“Turismo arloak, Udaleko beste hainbat sailen laguntzarekin, eta herriko elkarte, talde eta norbanakoekin elkarlanean, denetik eta denentzat dakarren programa zabal eta gustagarri bat prestatu du”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Zarauzko alkateak.
Aurreko urteetan bezala, arlo askotariko ekitaldiak osatzen dute programa hau. Esaterako, kirol arloan nabarmendu daitezke, Txaparrotan, 3x3 saskibaloi txapelketa, estropadak, itsas-zeharkaldia, pilota eta erremonte jaialdiak, herri kirol erakustaldiak eta beste hainbeste.
Kulturak ere zeresan handia izango du uda honetan, bereziki Antzerkia Familia programaren eskaintzarekin. Emanaldi guztiak aire librean gauzatuko dira Villa Manuelako frontoian. Udako Musikaldia ere izango da Zarautzen, beste behin Santa Klarako elizan kontzertuak eskainiz.
Honez gain, hamaika gauza izango dira Zarautzen uda honetan: kontzertuak, bisita gidatuak, erakusketak, azokak, erromeriak, kalejirak... Esan bezala, uda honetan ez da aspertzeko betarik izango gure herrian.
Aste Nagusiko kontzertuak
Abuztuko erdialdean Aste Nagusiaren txanda izango da eta, ohikoa den moduan, gauero kontzertuak eskainiko dira Malekoiko eszenatokian. Hauek izango dira aurten gurean izango ditugun taldeak:
Astelehena, abuztuak 14: Ithaka eta STR.
Asteartea, abuztuak 15: Zetak.
Asteazkena, abuztuak 16: Su ta Gar.
Osteguna, abuztuak 17: Puro Relajo.
Ostirala, abuztuak 18: Mago de Oz.
Larunbata, abuztuak 19: Bulego.
Igandea, abuztuak 20: Leize.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010