Agrégateur de contenus
Retour Orokieta Haurreskola patioa
OROKIETA HERRI ESKOLAKO HAUR HEZKUNTZAKO PATIOA BERRITUKO DU ZARAUZKO UDALAK UDA HONETAN


2024/05/30
Uda honetan Orokieta Herri Eskolako Haurreskolako eraikineko patioaren berrikuntzari ekingo dio Zarauzko Udalak. “Duela urte batzuk Lehen Hezkuntzako eraikinean egin genuen moduan, orain Haur Hezkuntzako eraikineko patioa berritzeko erabakia hartu dugu”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziak. “Herri Eskolako instalazioak hobetzeaz gain, herritar guztiei zabalik egongo den aisialdi azpiegitura bat izango da hau”.
1823,62 m2-ko patio honen berrikuntza garatzeko arduraduna EKOPAISAIA SLL enpresa izango da, Lehen Hezkuntzako eraikineko obra gauzatu zuen bera. Enpresa honek eskarmentua dauka jasangarritasuna bilatzen duten jolas eremu naturalak sortzen. Proiektu honetarako ere material naturalak erabiliko dira haurrentzako gozagarri izango diren jolas eta eremuak osatzeko.
“Duela 8 urte abiatutako ametsa egia bihurtuko da uda honetan eta haur txikienek naturalizatutako patio berriaz gozatzeko aukera paregabea izango dute. Mila esker amets honetan parte hartu duzuen guztiei eta udalari, patio hau gauzatzeagatik”, adierazi du Maider Cachón Orokieta Herri Eskolako zuzendariak.
Horretarako, Zarauzko Udalak 143.710,49 euroko (BEZ barne) inbertsioa gauzatuko du eta lanak ekainaren amaieran abiatuko dira, ikasturtea amaitu bezain laster, uda ondoren irailean haurrak eskolan hasten diren momenturako prest egon dadin patio berritua.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010