Agrégateur de contenus

Retour Museoa web berritua

Twitter

ZARAUZKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOAK WEBGUNE BERRITUA AURKEZTU DU

2022/11/03

Udalak Zarauzko Arte eta Historia Museoaren webgune berritua aurkeztu du. Arazi enpresa zarauztarrak, Museoko bisitarien harrera eta bisita gidatuen zerbitzua eskaintzen duenak, egin du web atariaren diseinua eta osaketa, eta, itxura eguneratua edukitzeaz gain, informatiboa da eta informazio hori era argian azaltzen du.

Webguneak lau atal nagusi ditu: Zarauzko Arte eta Historia Museoa, Zarauzko Historia, Ikastetxeak eta Erreserbak. Informazioa era sailkatuan aurkezten da eta era berean, museoaren erabiltzaile ezberdinentzako erabil erraza izan dadin antolatu da. Bi hizkuntzatan garatu da webgunea, euskaraz eta gazteleraz.

“Urte batzuk pasa dira web orria martxan jarri zenetik eta, dagoeneko, aldaketa batzuk behar zituen egungo eskaerei erantzuna emateko. Gure helburua izan da aurrekoa baino dinamikoagoa eta intuitiboagoa egitea, hau da, informazioa ahalik eta modu errazean azaltzea”, jakinarazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Museoa 2002. urtean zabaldu zen, eta bertako hezurrak eta eraikuntzen aztarnak baino gehiago da, herriko iragana eta garai bateko bizitzeko modua ezagutzeko lanabesa ere izatea da gure helburua”.

Webgunearen edukiei dagokionean, aipagarriak dira, Santa Maria la Real aztarnategia ezagutzeko eskaintzen diren baliabideak, eta baita duela 100 urteko Zarautz ezagutzeko eskaintzen diren tresnak ere, Zarautz Zure Oroimenean atalean. Azken hau, webgune berriak duen harribitxia da. Azken 100 urteetako herriko historia errepasatzeko hainbat baliabide eskaintzen dira: herritarren oroimen bideo eta izandako solasaldiak, Zarauzko argazki historikoen bilduma, gaur eguneko eta duela 50/80 urteko Zarautz konparatzeko tresna, etab.

Aipaturiko edukiak eta askoz gehiago www.menosca.com webgunean daude ikusgai.

Museoaren eskaintza eta ordutegia

Santa Maria la Real Arkeologia eta Monumentu multzoa Zarauzko Arte eta Historia Museoa hartzen duen Zarauzko kanpandorreak, Santa Maria la Real parrokiak eta bi eraikinetan aurkitu den aztarnategi arkeologikoak osatzen dute. Urte bukaera bitartean museoaren ordutegia honakoa izango da, pertsonako 2€ko prezioan:

•    Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-18:00.
•    Igande eta jaiegunetan: 16:00-18:00.
•    Monumentu multzora bisita, prezioaren barne: 12:30 eta 16:30tan asteartetik larunbatera.
•    Zarauzko alde zaharrean egiten den bisitaren prezioa: 2,50€/pertsonako, 11:30tan asteartetik larunbatera.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010