Agrégateur de contenus

Retour Kultura 2023 urtarrila ekaina

Twitter

ZARAUZKO UDALAK URTEKO LEHEN SEIHILEKORAKO KULTUR ESKAINTZA AURKEZTU DU

2022/12/28

Zarauzko Udalak gainean daukagu 2023 urtearen lehen sei hilabeteetarako kultur programazio zabala eta aberatsa prestatu du. Guztira 42 ekitaldi antolatu dira: arte plastikoak, literatura, arte eszenikoak, musika, bertsolaritza...

“Denetarik eta denontzat biltzen duen eskaintza kulturala osatu dugu urte berriko lehen seihilekorako”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Bertako ekoizpen eta sorkuntzari atentzio berezia jarri diogu kultur eskaintza diseinatzerakoan, kultur sektore indartsu baten aldeko apustua eginez”.

Joan den astean iragarri ziren urtarrileko emanaldiak eta Ruper Ordorika eta Ene Kantak saioetarako sarrerak agortu dira dagoeneko. Ekaina bitarteko ekitaldi hauen sarrerak abenduaren 30ean, ostiralean, 19:00etan, jarriko dira salgai Modeloko leihatilan eta Kutxabanken online plataforman.

Beti bezala, Kultur eskaintzaren eskuorriak eskuragarri egongo dira udal eraikinetan.

EGITARAUA

Helduen antzerkia: lau emanaldi antolatu dira, bi komedia kutsuko proposamenak dira, beste bat, satira utopiko bat da hoteletako zerbitzari zein garbitzaileen borrokaren inguruan. Eta azkenik, Metrokoadrokak familiaren inguruko hausnarketa bat planteatzen digu.

•    Otsailak 10 -  Familia Sarekada (Vaiven Producciones)
•    Martxoak 10 - Las que limpian (A Panadaria)
•    Martxoak 31 - Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (Metrokoadroka Kolektiboa)
•    Ekainak 9 - Sagastitarrak (Txalo Produkzioak)

Bertsolaritza, musika eta ikus-entzunezkoak uztartuz Anonyme Popular proposamena izango da otsailaren 3an. Bertan Igor Elortza bertsolariak, Rafa Rueda musikariak eta ikuskizunerako propio prestatuko ikusentzunezkoekin lagunduko dute saioa. Bertsolaritzaren inguruan ere, martxoaren 3an Miren Etxabe zarauztarraren inguruko hitzaldia eta bertso saioa izango da.

Familientzako eskaintza 5 ikuskizunekin osatu da. Hiru konpainia Euskal Herrikoak dira, eta beste biak, Bartzelona eta Murtziakoak. Azken biak hitzik gabeko proposamenak dira. Dantza eta festa proposamenak dira Emozio festa! eta Munduari itzulia, besteak aldiz, haurrentzako beste poetika eta tematika bat lantzen duten proposamenak dira. Martxoaren 26an lehen haurtzarorako proposamen bat izango da 6 hilabete eta 4 urte bitarteko haurrentzako bereziki egindakoa.

•    Urtarrilak 22 – Emozio festa! (Ene Kantak) Sarrerak agortuta
•    Otsailak 26 – Arrainak bihotzean (Mar-mar Teatroa)
•    Martxoak 26 – Bizitzaren zuhaitza (Aboon Teatre)
•    Apirilak 30 – Chatungla (Teatro Silfo)
•    Ekainak 4 – Munduari itzulia 80 egunetan (Glu-Glu Produkzioak)

Musika emanaldiak Ruper Ordorikarekin hasiko ditugu. Ruperrek klabe kubatarrean egindako azken lana aurkeztuko du. Eta apirilaren 28an, Orio eta Zarautzeko Ithaka taldea eta Aiako Esti Markezek partekatuko dute Modeloko oholtza. Bi proposamen gazte eta berri ekarri dira, bailarako sortzaile gazteei plaza eskaintzeko asmoarekin.

•    Urtarrilak 13 – Ruper Ordorika (Sarrerak agortuta)
•    Apirilak 28 – Ithaka eta Esti Markez

Bi dantza proposamen etorriko dira. Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, apirilaren 21ean, proposamen berezi bat: Andrés Marín dantzari flamenko sevillarrak eta Jon Maya euskal dantzariak elkarrekin sortu duten Yarin ikuskizuna. Ikuskizun honetan Julen Achiary musikari lapurtarrak zuzenean joko du. Eta Kimua Dantza Kolektiboaren genErorAntz dantzaren bidez hainbat hausnarketa planteatzen dituen proposamena.

•    Apirilak 21 – Yarin  (Andrés Marín & Jon Maya)
•    Maiatzak 12 – genErorAntz (Kimua Dantza Kolektiboa)

Arte plastikoei dagokionez, guztira 8 erakusketa antolatu dira ekaina bitartean, lau Sanz Enean eta lau Torre Luzean. Tartean dira urteroko Argazki bilera edo Argazkizale elkarteak antolatuko taldeko erakusketa. Horretaz gain, Paskual Madoz eta Zarauzko lorategien inguruko erakusketa nabarmentzekoa da.

SANZ ENEA

•    Urtarrilaren 22 arte. Ramon Ignacio Serras XXX. Nazioarteko Argazki Mostra.
•    Otsailak 9 - martxoak 19. Giza Eskubideen Aldarrikapena hedatzeko kartelak. Amnistia Internacional.
•    Apirilak 4 - maiatzak 28. Argazki Bilera. Photomuseum
•    Ekainak 1 - uztailak 2. Arte Ederrak.

TORRE LUZEA

•    Urtarrilak 15 arte. Unai Alberdi. Argazkiak.
•    Otsailak 15 - martxoak 19. Paskual Madoz eta Zarauzko lorategiak.
•    Apirilak 4 - maiatzak 21. Argazki Bilera. Photomuseum
•    Maiatzak 25 - ekainak 25. Zarauzko Argazkizale Elkartea. Taldeko erakusketa.

Literaturan euskaraz zein gaztelerazko tertuliekin jarraituko da, eta Miriam Mendozarekin irakurketa txokoa. Ingeleseko solasaldiak aurrerago iragarriko dira.

Horretaz gain, apirilaren 2an Lizardi Sariaren sari banaketa ekitaldia egingo da Modelo aretoan, eta 42. Lizardi Saria aurkeztuko da.

SOLASALDIA EUSKARAZ , Nerea Loiolaren gidaritzapean, guztiak arratsaldeko 18:30etan.

•    Urtarrilak 26. Erabili goldea hilen hezurren gainetik / Olga Tokarczuk
•    Otsailak 23. Ene herri txikia / Gaël Faye
•    Martxoak 23. Azken etxea / Arantxa Urretabizkaia
•    Apirilak 27. Etxea / Paco Roca
•    Maiatzak 25. 13 ipuin / Luisa Carnés
•    Ekainak 15. Eskuan beti zerbait / Maialen Berasategi

SOLASALDIA GAZTELANIAZ, Amaia Garciaren gidaritzapean, guztiak arratsaldeko  18:30etan.

•    Urtarrilak 12/19. Un día en la vida de una mujer sonriente / Margaret Drabble
•    Otsailak 13/16. Madres e hijos /  Theodor Kallifatides
•    Martxoak 09/16. Hamnet / Maggie O’Farrell
•    Apirilak 13/20. Cualquier otro día / Dennis Lehanne
•    Maiatza 11/18. Los últimos románticos / Txani Rodríguez

IRAKURKETA TXOKOA: Gurasoak ere ipuin kontalari. 3-6 urteko haurrentzat. Miriam Mendozaren eskutik, arratsaldeko 17:30ean

•    Urtarrilak 18
•    Otsailak 15
•    Martxoak 15
•    Apirilak 19
•    Maiatzak 17

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010