Agrégateur de contenus
Retour Kalerki 2022
EKAINAK 29TIK AURRERA ZARAUZKO KALEAK HARTUKO DITU BESTE BEHIN KALERKI JAIALDIAK


2022/06/15
Ekainaren 29tik uztailaren 2ra Kalerki Kaleko Arteen Jaialdiaren 29. edizioa ospatuko da Zarautzen. Jaialdi honek bere lekua egin du kaleko jaialdien zirkuituan; pasa den astean eman zion hasiera Gasteizko Kaldarteak udako kaleko jaialdien denboraldiari eta hilabete bukaeran goi mailako antzerki konpainiek eskainitako kaleko ikuskizunez gozatzeko abagunea izango da Zarautzen.
“Ibilbide luzea dauka Kalerkik, eta pandemiarengatik baldintzaturiko azken bi urteen ondoren, bere ohiko formatura itzuliko da jaialdia, indarturik gainera”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Publiko guztientzat pentsaturiko jaialdia da hau eta haur, gazte zein helduek gozatzeko moduko ikuskizunak ikusteko aukera izango dugu Zarauzko gune desberdinetan”.
Behin aforo mugatuko eta formatu itxiko emanaldiak atzean utzita, aurtengo Kalerki jendartera itzuliko da eta Zarauzko hiru kokapenetan barrena mugituko da: Malekoia, Villa Manuela eta Munoa. Guztira 13 ikuskizun izango dira eta 12 konpainiek parte hartuko dute. Euskal Herriko konpainiez gain, Katalunia, Madril edo Alacantetik ere etorriko dira.
“Aurtengo Jaialdiaren helburu nagusia pandemia ondoren indarberrituta aurkeztea izan da eta jaialdia komunikatzeko ahalegin berezi bat egin da”, azaldu du Agurtzane Aizpuru Kultura departamentuko arduradunak. “Gaua berreskuratu apustua egin dugu, horrek dakarren inguru espezifiko horrekin: argiak, sua...”.
Publiko guztiarentzako antolatu da, irekia eta jendeak jaialdia bere osotasunean gozatzeko aukera izango du. Hiru gunetan zehar egingo da eta ikuskizun guztiak ikusi litezke, ordutegi aldetik ez baitute elkar zapaltzen. Diziplinen oreka bilatu nahi izan da: dantza, zirkua, antzerkia, musika, txotxongiloak edo formatu bereziko ikuskizunak.
Gune desberdinei dagokionez, Villa Manuelan giro bilduagoa behar duten ikuskizunak sartu dira, aldiz, beste bi espazioetan, ikuskizun handienak egingo dira.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010