Agrégateur de contenus

Retour Iñurritza lokalak

Twitter

IÑURRITZAKO ETXEBIZITZA BERRIEN ETXABEETAN ALDUNDIAREN EGUNEKO ZENTRO BAT ETA UDAL ARTXIBOA EGONGO DIRA

2024/04/11

Iñurritzako Eguzki Izarra partzelan egiten ari diren obrek aurrera jarraitzen dute. Bertan, besteak beste, duela urtebete zozketatutako babes ofizialeko 24 etxebizitzak eta 36 etxebizitza tasatuak eraikitzen ari dira, eta zonako urbanizazioa osatuko duten elementuen xehetasunak zehazten hasi dira.

Ikus daitekeen moduan, Nafarroa kalea eta Gipuzkoa kaleen arteko biribilgunearen lanak oso aurreratuak daude eta lanak udaberri honetan bertan amaitzea espero da.

Bestalde, eraikinaren sustatzaileak Udalari emandako eraikinen behe solairuetako bi lokalek izango duten erabilera zehaztu da. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari lagako dio lokaletako baten erabilera, Iñurritza ibaitik hurbilen dagoen eraikinarena, 205 m2-koa, bertan eguneko zentro berri bat ezartzeko, egungo beharrak arintzen lagunduko duena Aldundiak Kortazarreko partzerlan egoitza berria eraiki arte. Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak adierazi duenez, "eguneko zentro berri honek gaur egun Zarautzen eta eskualdean dagoen plaza eskaera handiari erantzungo dio".

265 m2-ko bigarren lokala Zarauzko Udalaren artxiboaren egoitza bilakatuko da. Historian zehar, udal artxiboak behin behineko hainbat egoitza izan ditu eta, orain, bere kokaleku definitiboa izango du Nafarroa kalearekiko paraleloan doan Iñurritzako eraikin honetan, non zarauztarrek artxiboa osatzen duten dokumentuak kontsultatzeko aukera izango duten.

Sotoan, aparkaleku publikorako 124 plaza berri

Bestalde, Udalak eta enpresa sustatzaileak Iñurritzako hirigintza-planaren aldaketan hartutako akordioaren ondorioz, Udalak 124 aparkaleku-plaza izango ditu urbanizazio horretako garajeen bigarren sotoan, aparkaleku publikora bideratzeko. "Autopistarako sarbidea gertu egotea aparkaleku hau kudeatzeko aukera bat dela uste dugu, eta 2025eko udararako martxan jartzea espero dugu", azpimarratu du Txurrukak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010