Agrégateur de contenus

Hiribusaren ordutegia gabonetan

Twitter

ZARAUZKO HIRIBUSAK ORDUTEGI BEREZIA IZANGO DU GABONETAN

2020/12/22

Urtero bezala, Zarauzko Hiribusak ordutegi berezia izango du Gabonetako jai egunetan, herritarrei zerbitzua bermatzeko asmoz.

Alde batetik, abenduaren 24ean eta 31ean, jai egun ofizialak izan ez arren, Hiribusak jai egunetako Linea Mistoa izango du martxan, ohiko ordutegian.

Aldiz, abenduaren 25ean, eta urtarrilaren 1ean eta 6ean, 1 Linea eta Linea Mistoak eskainiko dute zerbitzua, baina ordutegi berezian. Ordutegi hau Zarauzko Udaleko web orrian edo www.zarauzkohiribusa.org web orrian egongo dira eskuragarri, baita Hiribuseko geltokietan eta autobusen barruan.

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010