Agrégateur de contenus
GABONAK DIRA ETA ETXEAN AULKI HUTS BAT DUGU
2020/12/15
Zarautz Herri Zaintzaileko kideek orain dela urte batzuk Alba Payàs-ek Bartzelonan abian jarritako topaketa eskema bera ekarriko dute Zarautzera, hirugarren aldiz. Hala, "Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu" hitzaldia antolatu da.
Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren esanetan: “gabonak gerturatzen ari zaizkigu, familian elkartzeko garaia da, urruti bizi diren senideak berriro topatzekoa. Eta hain zuzen ere horregatik, denok modu batean edo bestean etxean ditugun aulki hutsak presenteago ditugu”.
Bestalde, COVID 19 aren ondorioz aurtengo urtea ez da erraza izan, eta hainbat familiei dolu prozesu zailak bizitzea tokatu zaie. “Beraz, aurten bereziki DOLUARI eta doluan dauden familiei bere lekua eman nahi diegu hitzaldi honekin” gaineratu du Aranak.
Abenduaren 22an ospatuko da, Modelo Aretoan, 19:00etan. Irune Barragan psikologoa izango da hizlaria. Sarrerak doan, ordubete lehenago leihatilan.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010