Agrégateur de contenus

Retour Alfredo Espinosa Erakusketa

Twitter

ALFREDO ESPINOSARI BURUZKO ERAKUSKETA ZARAUZKO MERKATU PLAZAN

2021/03/08

Martxoaren 8an, astelehena, Eusko Jaurlaritzako lehen Osasun sailburua izandako Alfredo Espinosa Orive-ri buruzko erakusketa zabalduko da Zarauzko Merkatu plazako 1.solairuan. Erakusketa martxoaren 15era arte egongo da zabalik, eta astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Leizaola Fundazioak antolatu du erakusketa, “Gogora” Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntzarekin.

Erakusketak mediku eta humanista honen irudiak dituzten tamaina handiko sei panel eta beste hainbat lamina ditu. Faxistek Gasteizen fusilatu zuten 1937an, Zarautzen harrapatu ondoren, Tolosatik Santanderrera eraman behar zuen pilotuak traizionatuta lurreratu zen lekuan.

Salustiano Orive ospetsuaren biloba ("poloko likorea"-ren asmatzailea), Espinosa errepublikar konbentzitua izan zen, pobreen medikua (ez zuen dirurik kobratzen baliabiderik gabeko gaixoak artatzeagatik) eta justiziaren eta legearen defendatzaile irmoa (beti, hil zen arte, exekuzioen eta errepresio arbitrarioaren aurka agertu zen).

"Erregu bat egin nahi dizut lurraren altzora itzuli baino lehen, eta hauxe da: auzitegiek norbait hiltzera kondenatzen dutenean, nire botoa, beste mundutik, indultuagatik da beti, ama edo emaztea eta seme-alabak izan ditzakela pentsatzen baitut, eta kondena izugarria beti pertsona errugabeek jasango dute. Eska iezaiezu nire lankideei, nire izenean, nik eskatzen dizudana, eta arren eskatzen dizuet ez dezazuela errepresaliarik egin gaur egun dituzuen presoekin, nik sufritzen dudan bezala nahikoa sufritu baitute."

Informazio gehiagorako deitu 94 421 30 31 telefonora edo idatzi mezu bat leizaola@leizaola.eus helbide elektronikora.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010