Publicador de contenidos
Atrás Orokieta saria
OROKIETA HERRI ESKOLAK ESTATU MAILAKO ESKOLA JASANGARRI SARIA JASO DU


17/11/2023
Estatu mailako Eskola jasangarri aitortza sariketa egiten den lehen aldia izan da aurtengoa
eta 10 eskola publiko izan dira sarituak deialdi ireki honetan. Eskola Jasangarri Aitortzearen
helburua da eskolaren barruan iraunkortasunaren kultura indartzera bideratutako praktikak
sustatzea, bai eta iraunkortasunerako eskola-ikuspegi integrala egituratzera bideratutako
ekintzak, proiektuak eta programak gauzatzea ere.
Zeramikazko plaka, diploma eta sari ekonomikoa jaso zituzten Orokietako zuzendariak eta
ikasketaburuak Madrilen ospatu zen ekitaldian.
Orokietako Baratza IkasgeLab proiektua 3. postuan geratu da sailkapenean. Jasangarritasuna komunitatean lantzearen garrantzia, kanpo espazioetan garatzen diren
herritarren zientzia programak, ikerketak eta baratzaren eta urmaelaren lanketak indarra
dute proiektuan. Jasangarritasun kontzeptua ingurumenetik haratago doa ordea. Eskolan
erabakiak hartzeko prozedurak oso garrantzitsuak dira eta Orokietan erabakiak elkarrekin
hartzen dira; horretarako ingurumen ordezkariak daude, baita bilera mistoak eta batzorde
mistoak ere, bertan, ikasleek, irakasleek, langileek eta familiek ordezkaritza daukate.
Eskolako metodologia ere oso garrantzitsua izan da sari hau jasotzerako orduan; Orokietan,
eskolan bertan sortutako proiektu eta erronka errealetan oinarritutako irakaskuntza
eramaten da aurrera. 2 urtetatik hasi eta 12 urte arteko ikasleek kanpo espazioetan ere
garatzen dituzte proiektu hauek.
21-22 ikasturtean jaso zuen Orokieta Herri Eskolak Eusko Jaurlaritzaren jasangarritasun
aitortza, eta sari berri honek, bide horretan jarraitzera animatzen du eskola komunitatea,
eskolan, teknologiak eta jasangarritasunak behar duten oreka eta elkarlana etengabe
bilatzen.
Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010