Affichage de contenus web

Eragindako pertsonen eskubideak

Affichage de contenus web

Erregelamendu Orokorrak mantendu eta zabaldu egin ditu «datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen aurka egiteko” orain arteko eskubideak; tratamenduen arduradunek eta eragileek, beraz, honakoak jarri beharko dituzte: batetik, eskubideak erabiltzeko bitarteko eskuragarriak, irisgarriak eta errazak (baliabide elektronikoak barne); eta, bestetik, interesdunei Erregelamendu Orokorrean jarritako epeetan erantzun ahal izateko prozedurak.

 

Zeintzuk dira eragindako pertsonen eskubideak?

Datuak eskuratzeko eskubidea

Eragindako pertsonak eskubidea du informazio hau jasotzeko:

  • Tratamenduaren helburuak, tratatutako datu pertsonalen kategoriak eta egon diren datu-komunikazioak eta horien hartzaileak.

  • Ahal bada, bere datu pertsonalak noiz arte kontserbatuko diren. Hori ezinezkoa bada, epe hori zehazteko erabiliko diren irizpideak.

  • Eskubidea duela datu pertsonalak zuzendu edo ezabatu daitezen eskatzeko, edo tratamendua mugatu dadin, baita tratamendu horren aurka egiteko ere.

  • Eskubidea duela kontrol-agintaritza batean erreklamazio bat aurkezteko.

  • Tratamenduaren xede diren datuen kopia bat lortzeko.

  • Datuen nazioarteko transferentzia bat gertatu Zarauzko Udalak, bere interesak kudeatzeko eta bere eskumenen arloan, herritarren beharrak eta asmoak betetzeko jarduerak sustatzen eta zerbitzu publikoak eskaintzen ditu. Horrez gain, teknologia berrien erabilera indartu nahi du, bai Zarauzko Udalean bai herritarren artean.

  • Horretarako, aukera ematen zaie herritarrei tramiteak online egiteko, gai publikoetan horien parte-hartzea bultzatzeko. Horrela, partaidetza-bide berriak jartzen dira, demokrazia parte-hartzailea garatzeko eta jarduera publikoa eraginkorra izateko.

  • Besteak beste, helburbada, berme egokien informazioa jasotzeko.

  • Eskubidea du jakiteko erabaki automatizatuak daudela (profilak sartuta), aplikatutako logika, eta tratamendu horren ondorioak.

Dena den, eskubide hori bereizi beharra dago beste bi hauetatik: interesdunek espediente administratiboak eskuratzeko duten eskubidetik, 39/2015 Legeak araututakoa (urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearena); eta 19/2013 Legeak araututako eskuratze-eskubidetik (abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa).

Zuzentzeko eskubidea

Eragindako pertsonak eskubidea izango du datu okerrak zuzentzeko, eta osatu gabeko datu pertsonalak osatzeko, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.

Ezabatzeko eskubidea («ahaztua izateko eskubidea»)

Eskubide hau baliatuz, eragindako pertsonak eska dezake datu pertsonalak ezabatzea, bidegabeko atzerapenik gabe, aurreikusitako kasuren bat gertatzen denean. Adibidez, datuen tratamendua legez kontra egin bada, edo datuak tratatzeko edo jasotzeko arrazoia desagertu bada.

Hala ere, salbuespen batzuk arautzen dira, eskubide honen erabilera eragozteko. Adibidez, adierazpen eta informazio askatasunaren eskubidea gailentzen denean.

Tratamendua mugatzeko eskubidea

Interesdunak eskubidea izango du tratamenduaren arduradunak datuen tratamendua mugatu dezan, baldintza hauetakoren bat gertatzen denean:

  • Interesdunak datu pertsonalen zehaztasuna inpugnatzen badu, tratamenduaren arduradunak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batean.

  • Tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datu pertsonalak ezabatzearen aurka egiten badu eta, horren ordez, haien erabilera mugatzeko eskatzen badu.

  • Arduradunak dagoeneko ez baditu behar datu pertsonalak tratamenduaren helbururako, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, erabiltzeko edo defendatzeko.

  • Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoi legitimoen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.

 

Aurka egiteko eskubidea

Bere egoera partikularra dela eta, interesdunak eskubidea izango du, edozein unetan, berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko, baldin tratamendu horren xedea interes publikoko zeregin bat egitea, ahalmen publikoak gauzatzea edo interes legitimoak betetzea bada (profilen elaborazioa sartuta).

Banakako erabaki automatizatuak

Interesdunak eskubidea izango du tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta beregan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten objektu ez izateko, profilak egitea barne.


Eskubideei erantzuteko Zarauzko Udalaren prozedura atal honetan argitaratzen da, horren berri emateko.

Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010