Agenda - Izenburua

Agenda

IZFE Schedule

Mahai - ingurua / Solasaldia: "Zarauzko hondartza klima - aldaketaren aurrean"

Date Heure
2025/02/2719:00
Lieu
Théâtre Modelo

Mahai - ingurua / Solasaldia: "Zarauzko hondartza klima - aldaketaren aurrean"

LEKUA: Modelo antzokia
EGUNA: otsailak 27
ORDUA: 19:00 h
*Mahai - ingurua / solasaldia euskaraz izango da. 

URBANKLIMA proiektuaren ikus-entzunezkoarekin emango zaio hasiera eta ondoren bi hizlarik hartuko dute hitza, bi galdera nagusiri erantzuteko:

Klima-aldaketa dela eta, zientziak zer dio gure kostaldeak izango duen bilakaeraz?
Hizlaria: Fermin Alvarez Agoues (Zarautz). Doktorea itsas-geologian Trinity College Unibertsitatean (Dublin), eta itsas mailaren igoeran espezializatua. Zehazki aztertu du aldaketa klimatikoak Atlantikoko kostaldeko itsas mailaren aldaketetan izan duen eragina, horrela hobeto ulertzeko datozen hamarkadetan itsas mailak izango duen bilakaera. Ikerlari bezala lan egin du Dublingo unibertsitatean azken hilabeteetan, eta orain ingurumen eta klima teknikari moduan ari da lanean Teknimap enpresarentzat (Eibar).

Zein aterabide daude Zarauzko itsasaldearentzat itsas mailaren igoeraren aurrean? Ze informazio baliatzen da?
Hizlaria:
Imanol Pildain (Zarautz). Bide-ingeniaria da, eta presa, obra hidrauliko eta trenbideekin lotutako lanekin esperientzia luzea du. Irakaslea da Donostiako Unibertsitate-Eskola Politeknikoan (EHU).


 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010