Agrégateur de contenus

zuhaitzen plangintza

Twitter

ZUHAITZEN PLANGINTZA

2020/03/06

Zarauzko Udaleko lorezaintza departamentuaren helburua, herrian dauden arbolak  eta zuhaixka espezieak mantentzea eta barietate eta espezie kopurua handitzea da.

Urtero galdutako, ihartu edo moztutako arbolak ordezkatzeko ahaleginak egiteko asmoa du departamentu honek, era berean errekuperatu daitezkeen aleak edo obra batengatik desagertuko diren arbolak birraldatzen ahaleginduko dira.

Patxi Elola (PSE-EE) Lorezaintza zinegotziaren esanetan: “adibide modukoa da Foruen Kalean jarri dugun gorostia. Santa Klarako eremuan zegoen, eta aldatu zenean bola txiki bat besterik ez ba zen ere, gaur egun tamaina handiko zuhaixka bihurtu da. Bota baino lehenago nahiago izaten da beste kokapen bat bilatzea eta kasu honetan bigarren aukera bat eman zaio ale honi”.

Gorostia, ilex aquifolium, oso preziatua da lorezaintzan eta 30 barietate baino gehiago daude salgai gaur egun mintegietan: ilunak, argiagoak beste batzuk… era askotakoak daude.

Lorezaintza departamentuaren borondatea da Salberdinen eremuan dauden aleak (gurbitza, gorostiak, artelatzak...) salbatzea eta moztu baino lehen, herriko kale eta txokoetan birkokatzea.

Salberdinen, bost enborreko urki bat San Luis parkera eraman da eta udaberrian ikusi beharko da aurrera ateratzen den edo ez.

Lauaxeta kalean eta Nafarroa kalean, irisgarritasuna bermatzeko egindako obren ondorioz, Gurbitz handi bat, herriko handiena, mugitu behar izan da.

Azken Portuko igogailua egiteko nispero bat kendu behar izan zen baino Abendañora eraman zen bizirik mantentzeko, gaur egun tanatorio berriaren aurrean dago eta adar buru berri bat laster botako du.

Patxi Elolak dio: “Zarautzen ere ere errekuperatutako landareak ditugu, Phormium (ehungintzarako, linoa) izenekoak, hauei buruz esan Nueva Zelandako landareak direla eta bertako Mahoriak asko baloratzen zutela, jantziak, otarrak, arrantzarako tranpak, eta gerrarako petoak egiten zutelarik, beste hainbat gauzen artean”.

Erakargarriak edo interesa duten bertako arbolaren errekuperazioaz gain, zuhaitz  berriak ere,  datorren astetik aurrera  hasiko dira aldatzen. Aipagarriak dira Itxasmendin aldatuko diren alkanforeroak, aritzak eta gereziondo japoniarrak eta tenis pista ondoan aldatuko diren udareondoak.

Gaur egun herrian (trama urbanoan) dagoen  zuhaitz kopurua  zazpi  milakoa da eta zenbaki horretan mantentzea da helburu, 160 espezie ezberdinetakoak dira. Salberdineko etxebizitzak gauzatzen direnean kopurua handituko da.

Elolaren iritziz, “zuhaitz eta zuhaixka guztiak beharrezkoak dira, estetika eta itzala emateaz aparte, arnazten degun oxigenoa sortzen dute, kutxadura jasoaz eta CO2 kontrolatuaz”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010