Agrégateur de contenus

Retour Zuhaitzen ordenantza ekarpen fasea

Twitter

ZUHAITZEN UDAL ORDENANTZARI EKARPENAK EGITEKO EPEA ZABALDU DA

2024/10/11

2023ko apirilean, udal gobernuak Zuhaitzen Plan Zuzentzailea onartu zuen. Plan horretan, Zarauzko zuhaitz-ondare osoa kudeatzeko ildo estrategikoak jasotzen dira. Gida-planaren barruan, aleen arrisku-analisia, inbentarioa eta kontserbazio- eta berritze-plana kudeaketa publikorako beharrezko tresna gisa definitzen dira. Orain, herriko zuhaitz-ondarea zaintzeko bide honetan aurrera pausu bat eginez, plan zuzentzailearen ondoren, Zuhaitzen Udal ordenantza lantzen ari da Udala, jarraibide eta kudeaketa plan horiek ordenantza bihurtzeko.

Honela, herritarren eta interesdunen ekarpenak jasotzeko epea zabaldu da orain. Horretarako, dokumentazioa web orriko ‘Parte hartu’ atalean aurki daiteke eta ekarpenak herrilanak@zarautz.eus edota web orrikaren bitartez egin ahal izango dira datorren urriaren 26a bitartean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010