Agrégateur de contenus

haize ufadek 26 zuhaitz etzan dituzte

Twitter

120 KM/O-KO HAIZE UFADEK 26 ZUHAITZ ETZAN DITUZTE

2020/10/21

Atzo gaueko 120km/o haize ufadek 26 zuhaitz etzan dituzte herrian zehar. Zarauzko Udaleko lorazaintza zerbitzuko langileak, brigadakoak, udaltzainak eta suhiltzaileak goizeko lehen ordutik egon dira lanean.

Kaltetutako zuhaitzen zerrenda:

Arantzadi Kalean: Tilia handi bat

Azpeitia bidean: Acer bat

Vista Alegre parkean: tamaina txikiko Aritza

Vista Alegreko Auzo Elkartean: Populus Nigra bat

Aritzbatalde plazan: Malus txiki bat

Araba Kalean bi Tilia handi eta Acer handi bat

Pilartxo Enean: bost Tilia handi

Nafarroa kalean: bi Tilia handi

San Pelaio parkean: hiru Tilia handi

Hiruerreketan: Acer Freemanii

Rezabal bidean: hiru Salix

Untzain bidean: Salix bat

Hegoaldean: Tilia bat


Patxi Elola (PSE-EE) Lorezaintza zinegotziaren esanaten: "Inoiz ez bezalako haize boladak izan dira. Zorionez ez da inor kaltetu eta sortu diren kalteak txikiak dira. Zarauzko Udalak bideak, bidegorriak eta espaloiak garbitzeari eman dio lehentasuna eta kaltetu eta erori diren zuhaitzak jaso, azterketa sakona egin eta ordezkatuko ditugu, beti egiten dugun bezala".

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010