Agrégateur de contenus
Retour zubiak eraikitzen erakusketa aurkeztu da
"ZUBIAK ERAIKITZEN" ERAKUSKETA AURKEZTU DA


2021/01/21
AMS Mundu Solidarioak eta Zarauzko Udalak, "Zubiak eraikitzen" erakusketa aurkeztu dute.
Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren esanetan, "pandemiak, kooperazio proiektuetan izugarrizko eragina izan du. Mugitu ezinak, distantzia fisikoa gorde beharrak, erabat baldintzatu ditu Mundu Solidarioa Helburu bezalako Irabazi Asmorik Gabeko elkartearen proiektuak."
"Nola ari dira lanean horrelako egoera ezohiko batean? Distantzia fisikoa mantendu behar horrekin? hori azaltzeko, “ZUBIAK ERAIKITZEN” Erakusketa prestatu da" esan du Aranak.
Zerk egiten du interesgarria erakusketa hau, eta orohar elkarte honen egitasmoak?.
Bi lerro oso garrantzitsu biltzen dituela: Dibertsitate Funtzionala eta kooperazioa. Adimen urritasuna edota fisikoa duten pertsonekin lan egiten dute. Non? Nikaraguan.
Eta Zarautzen Nikaraguatik iritsitako pertsona asko ditugu gure artean. Gaur egun 400dik gora dira gurea artean bizi diren Nikaraguarrak.
2013 urtetik aurrera, Zarauzko Udalak urtero proiektu honen finantziazioan lagundu izan du.
AMS Mundu Solidarioko Isabel Medinaren iritziz, "pandemian eskatzen diren neurriak gauzatzeko dibertsitate funtzionala duten zentro eta enpresek dituzten zailtasunak erakustea da asmoa. Gutako edozeinek arazoak ditu horiek gauzatzeko, are gehiago haien kasuan.
ERAKUSKETA:
Zer egin kontaktu fisikoa eta distantzia soziala terapiaren parte direnean? Zer gertatzen da irribarrea gure tresnetako bat denean, lanerako edo komunikatzeko garaian?
ZUBIAK ERAIKITZEN elkartrukerako egitasmo gisa sortu zen Gipuzkoako eta Nikaraguako hainbat elkarteren artean.
Egoera aldatu egin zen, eta proiektua ere bai: argazki erakusketa bilakatu zen, langileek eta erabiltzaileek errealitatera egokitzeko egindako ahaleginaren erakusgarri dena.
Lekua: Zarauzko Merkatu Plazan
Eguna: Urtarrilaren 21etik 24ra
Ordua: 10:00-13:00 / 16:00-19:00
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010