Zelai Ondoko bolatoki berriaren lanak amaitu dira eta jada erabilgarri dago zarauztarren gozamenerako. Herri Lan eta Kiroletako departamentuek elkarlanean landutako proiektu honen baitan, aurrez zegoen bolatokia berritu eta estali da, bolatokia baldintza klimatikoetatik babesteko. Bestalde, harmailak ere jarri dira, bertan jokatzen diren txapelketak edo saioak ikusi ahal izateko.
Udatik hona gauzatu diren lanetan egindako guztizko inbertsio 320.410 eurokoa (BEZ barne).