Agrégateur de contenus
Retour

Zarauzko Udako Musikaldia igandean

Twitter

ZARAUZKO UDAKO XXXII. MUSIKALDIA IGANDEAN HASIKO DA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/28

Zarauzko Udako XXXII. Musikaldia aurrekoekin alderatuta desberdina izango dela argi dago. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziaren esanetan: “Udako Musikaldia ekitaldi garrantzitsua da herriarentzat. Aurten aforoa eta higiene eta segurtasun neurriak bermatu behar izan badira ere, 4 kontzertu paregabez gozatzeko aukera izango dute zarauztarrek eta bisitariek”.


Udako Musikaldiko kontzertu guztiak arratsaldeko 20:00etan izango dira Santa Maria La Real parrokian. Aurtengoa Maite Larbururen emanaldiarekin hasiko da, abuztuaren 2an. Artistak “Hezurren azpian” diskoa aurkeztuko du:


Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jole klasiko nomada, ogibidez. Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea…ditu musikaren osagai. Horrez gain, Carlos Taroncherren klarineteak lagunduko du.

Bigarren kontzertua “Capilla Santa Mariak” eskainiko du abuztuaren 9an. “Cadenas de Amor”: Scarlatti, Durante, Steffani, Bononcini eta Haendel-en obrak eskainiko dituzte: Jone Martínez, sopranoa, Carlos García-Bernalt, klabea eta Carlos Mena, kontratenorea eta zuzendaria.

Hirugarrena abuztuaren 23an izango da, “Kamerata Euskdivarius”-ena. Beethoven 2020 Proiektua aurkeztuko dute, Beethovenen 3 . sinfonia interpretatuz:  SINFONIA Mi b Maiorrean, op.55 (“HEROICA”)


Musikaldia abuztuaren 30ean amaiatuko da, “Alos Quartet, 20 urte” kontzertuarekin. Xabier Zeberioren sormenaren bultzadaz, eta lan eta ikerketa urteen ostean, Alos Quartetek lortu du berezko sonoritate bat definitzea: oso saretua, delikatua, gozoa, orijinala eta indartsua aldi berean.

Emanaldi guztiak doan izango dira eta Modelo Aretoko txarteldegian eskuragarri, arratsaldeko 18:00etatik 19:45etara bitartean. Gehienez 4 sarrera pertsonako eta familia ugariek sarrera gehiago hartzeko aukera izango dute.
Publikoaren segurtasuna bermatzeko emanaldia irauten duen bitartean musukoa jartzea derrigorrezkoa izango da.           


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010