Agrégateur de contenus

Retour Zarautz Zumaia trena

Twitter

LARUNBAT HONETAN ZABALDUKO DA BERRIRO ZARAUTZ-ZUMAIA ARTEKO TREN ZERBITZUA

2024/03/12

Euskal Tranbide Sareak (ETS) jakinarazi duenez, larunbat honetan berreskuratuko da Zarautz eta Zumaia arteko tren zerbitzua. Zerbitzuak 8 hilabete zeramatzan moztuta Meaga eta San Miguel tuneletan eta Urola ibaiaren gaineko biaduktuan egin beharreko lanengatik. Tarte honetan, Zarautz eta Zumaia arteko ibilbidea autobus zerbitzuaren bitartez bermatu dute.

Hau ahalbidetzeko, Zarauzko Udalak tren geltoki probisionalaren inguruan hainbat aldaketa egin behar izan zituen autobusek bidaiariak jaso eta uzteko toki egokia izan zezaten. Behin larunbat honetan tren zerbitzua berreskuratzen denean, 25 aparkaleku berreskuratu dira Lapurdi kalean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010