Agrégateur de contenus
Retour Zarautz indarkeria matxistaren aurka
ZARAUTZ INDARKERIA MATXISTAREN AURKA
2020/11/20
Hurrengo ostegunean, azaroaren 25ean, Indarkeria matxistaren kontrako Nazioarteko eguna da.
Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak, prentsaurreko bat egin du gaiari buruz hitz egiteko: "Zoritxarrez, gure egutegian egun seinalatua da, oraindik emakumeok emakumeak izateagatik, indarkeria sufritzen dugulako.
Egun hori dela eta, Zarauzko Udalak gure herriko 3 sarreretan kartelak jarriko ditu ZARAUTZ INDARKERIA MATXISTAREN AURKA leloarekin.
Argi eta garbi adierazi nahi dugu gure herrian ez dugula onartzen emakumeen kontrako indarkeria.
Aurten, Euskadin, bi emakume hil egin ditu beraien senarra eta aita zena.
Espainian, guztira, 40 emakume hil dituzte urte honetan. Gehienetan, erasotzailea bikotea edo bikote ohia zen eta etxe berean bizi ziren; gutxitan salaketak zeunden.
Baina hilketak, larriena izanik, existitzen den arazoaren parte bat baino ez da, kontutan hartzen badugu, kontabilizatuta dauden baino askoz gehiagotan Indarkeria egunero beren etxeetan jasotzen ari direla emakume askok, bere erasotzailearekin bizi direla.
Eta azpimarratu nahi dut sufrimendu hau jasaten dutela emakumeek eta beren seme alabek ere.
Zarauzko datuei buruz, 2019an 37 emakume artatuak izan ziren eta aurten, urriaren 30a arte, 31 izan dira, gehienetan gizarte zerbitzuetan, baina ertzaintzan eta anbulategian ere .
Urte osoko datuak eduki gabe, arreta deitzen gaitu martxotik hona bikote edo bikote ohiatik konfinamendu garaian ezagutzen ditugun kasuak igo direla eta maiatzatik urrira arte ere bai. Orokorrean, ikusten ari gara bai Zarautzen eta baita EAEn ere, tendentzia hori dela.
Emakumeen Aurkako Indarkeriarako Telefonora egindako deiak % 25ean igo dira martxotik apirilera, konfinamendu-aldian, Emakundearen arabera.
Kontsulta psikologikoak handitu egin dira, nahiz eta salaketak ez. Normala da pentsatzen badugu erasotzailearekin konfinatuta egon direlako.
Dudarik gabe konfinamenduarekin egoera zailagoa bihurtu zen beren etxeetan indarkeria matxista sufritzen duten emakume eta bere seme alabentzat.
Egoera honen aurrean, indarkeria matxista jasaten duten emakumeei gizartze zerbitzuetara zuzentzea eskatzen diegu. Ahaztu gabe, arriskuan badaude edo eraso bat eta gero ertzaintzara joan behar dutela eta anbulategira, noski.
Emakumeen etxera ere hurbiltzea badaukate laguntza bila.
- Bestetik, aurten V jardunaldiak egingo ditugu, aurten online.
- Azaroak 25ean “Erradikalak ginen” antzezlana ikusteko aukera izango duzue, Modelo Aretoan 19:00tan.
- Eta 25ean bertan ere, hezkidetza foroaren bitartez Zarauzko ikastetxe guztiok, Urola Kostako beste herriekin batera eta udal ordezkariekin batera, online egingo dugu topaketa bat indarkeria matxista salatzeko" amaitu du Vazquezek.
Berritzeguneko zuzendaria den,Uxue Berridi, bertan egon da ere, bere esanetan: "Urtean zehar foroak egiten dira, elkarrizketak, unitate didaktikoak, ikasleak pedagogikoki busti daitezen auzi honekin; bai ikasleak eta bai haien familiak".
Aurtengo azaroaren 25ean pandemia dela eta, ikasleek ezingo dute ekimenik egin kalean, baina Berridik dio berriro "bat egingo dutela egun horretan, indarkeria matxista gaitzesteko eta Tratu Ona, guztiona giza-legea aldarrikatzeko". 12:00etan elkartuko dira Urola Kostako udalerriak, eskolak eta Berritzegunea, modu birtualean. "Manifestu bat elkarbanatuko dugu eta bertso batzuk abestuko ditugu".
"Gaur egun tasei buruz asko hitz egiten denez, gure helburua, tasa 0 edo 0 kasu egotea izango litzateke dudarik gabe" amaitu du Berridik.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010