Agrégateur de contenus
Retour Zarautz Familia Giroan 2024
ZARAUTZ FAMILIA GIROAN GOZATZEKO ASTEBURU APROPOSA


2024/04/30
Asteburu honetan Zarautz Familian Giroan ekimenaren hirugarren edizioa ospatuko da, Zarauzko Udalak antolatuta, Zurekin Zarauzko ostalarien Elkartearen eta Murkil Zarauzko dendarien elkartearen laguntzarekin, gure herriaz familian gozatzeko. Aurten gainera, Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa batuko da ekimenera, bere 25. urteurrena festa honen baitan antolatuko duena.
Asteburu guztian zehar hamaika ekitaldi eta aktibitatez osaturiko egitarau bat antolatu da Zarautzek eskaintzen dituen elementuez gozatzeko: kirola, abentura, puzgarriak, mahai jokoak, kultura, musika... eta askoz gehiago.
Leire Arana (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak adierazi duen moduan, “Familia Giroan eguna 2022an martxan jarri zen ekimena da, urte guztian zehar Zarauzko Turismo departamentuak, herriko hainbat eragilerekin batera, Familia Turismoa erakartzeko egindako lanketaren adierazgarri da. Bigarren edizio honetan, ekimena sendotzeaz gain, bi egunetako egitarau oparoa antolatu da. Izan ere, Zarautz erreferente bat da Familia Turismoaren merkatuan, eta hala izaten jarraitu nahi dugu. Turismo departamendutik hainbat lan-ildo ireki ditugu Zarautz merkatu honetan helmuga bikain gisa kokatzeko, besteak beste, lantalde publiko-pribatu bat, nondik aurten familientzako gure eskaintzari gehitu dizkiogun ekimen oso interesgarriak atera diren: Azken Balea joko interaktiboa; Zarauzko plano bat, non, begiratu bakar batean eta argi eta garbi, familiei zuzendutako jarduera nagusiak ikusi ahal izango dituzten, hiru gunetan banatuta; eta liburuxka bat formatu digitalean, familiei egokitutako baliabide eta zerbitzuen inbentario osoa jasotzen duena".
Zarautz Familia Giroan jaia maiatzaren 1ean hasiko da, asteazkena, jaieguna, jolas kooperatiboekin eta "baso-bainua" saioarekin, eta jarraipena izango du maiatzaren 4an eta 5ean, programazio indartsuenarekin, Hirukideren urteurrenarekin elkarlanean.
Zentzu horretan, Aranak nabarmendu duenez, "jarduera batzuk dibertsitate funtzionala duten familientzat eta haurrentzat egokituta daude. Larunbatean eta igandean, puzgarriak, tailerrak eta Damako jolasak irisgarriak izango dira. Halaber, igandean, alde batetik, Argigrama eta sendabelarren tailerrek zeinu-hizkuntzaren interpretatzaile bat izango dute; eta, bestetik, 11:00etan, "Ohikoa da naturaz gozatzea" ekimenak ibilbide ludiko-esperimental bat eskainiko die dibertsitate funtzionala duten familiei eta haurrei ".
Azpimarratu beharra dago jarduera hauetako batzuk aforo mugatua dutela eta beharrezkoa izango dela aurrez Turismo Bulegoan izena ematea. Informazio guztia www.turismozarautz.eus helbidean aurki daiteke.
Hirukide, 25 urte familien alde lan egiten
Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak 25 urte betetzen ditu aurten eta asteburu honetan Zarautz Familia Giroan ekimenera gerturatzen diren familia guztiekin ospatuko du data garrantzitsu hau. Hirukidek mende laurden bat darama, orokorrean, familien, eta, bereziki, kide ugariko familien kolektiboaren eskubideak bizitza politiko, instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialeko esparru guztietan defendatzen.
Elkarteak aholkularitza, bidelaguntza eta formakuntza eskaintzen die familiei, bai eta bestelako hobari, zerbitzu eta Euskadiko beste hainbat familiarekin sareak osatzeko leku aproposa ere.
Bere 25. urteurrenean, Zarautzera familian gozatzera etorri nahi duten bere bazkide eta gainontzeko familiei aktibitatez eta sariz beteriko egitarau zabal bat eskainiko die. Hirukideren inguruko eta antolaturiko programazioaren informazioa www.hirukide.com helbibean kontsultatu daiteke.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010