Agrégateur de contenus

Retour ZARAUTZ EMUSIK 2016

Twitter

ZARAUTZ EMUSIK 2016

2016/05/01

Jakinaren gainean izango zarete Donostia Europako kultur Hiriburua dela 2016an. Hori dela eta urtean zehar ekitaldi ezberdinak antolatzen ari dira. Hurrengo astean Maiatzak 4tik 7ra, Ekitaldi handienetako bat dator, Europako musika eskola ezberdinetako haur eta gazteak datoz eta Euskalherrian zehar hainbat kontzertu eskeiniko dituzte.

Zarautz da egoitza horietako bat, bertan kontzertua eskeiniko digute hainbat taldek

Alemania: Big-Band, flauta taldea (ermitan) eta kamara taldea (ermitan).

Amsterdam: Big-band eta orkestra.

Liechtenstein: Folk taldea.

  • JAIALDIAREN EGUNA: 2016eko Maiatzaren 6an OSTIRALA
  • ORDUA ETA TOKIA: Arratsaldeko 17:30etan hasiera emango zaio saioari Ikastolako patioan. Bestalde, talde txikiak 17:45etan San Pelaioko ermitan hasiko dute beraien emanaldia.

Ekitaldi hau dela eta musika eskolako hainbat ikasle eta irakaslek arratsaldeko 17:00etan kalejiran joango dira San Pelaiora musika eskolatik irten da. Hau dela eta egun horretan musika eskola arratsaldean itxita egongo da; beraz, ez da egongo klaserik.

Ekitaldi polita izango dela dudarik ez daukagu, buru belarri lanean ibili gara eta gazte hauek izugarrizko gogoarekin datozte bere kontzertua eskeintzera. Eskatzen dizuegu mesedez azaldu zaiteztela arratsalde eder bat pasatzera.