Agrégateur de contenus
Retour

Zarautz abesbatza

Zarautz abesbatza

Kontaktua

Kontaktua: Jaione Eskudero

Helbidea: Villa Munda - Gipuzkoa, 13

Telefonoa: 943 13 40 33 / 669 73 08 95

E-mail: abesbatza.zarautz@gmail.com

Web orria: www.zarautzabesbatza.com

Informazioa

1983an sortzen da Joakin Iruretagoienaren zuzendaritzapean. 1996an Jaione Eskudero zuzendari izendatzen dute. Euskal herrian, zein, atzerrian, kontzertu ugari eman ditu, Galizian, Extremaduran, Madrilen, Sevillan, Huelvan, Katalunian, Alemanian, Israelen, Italian, Suitzan, Argentinan, Chekian eta Portugalen.

Hasierako urteetan, abesbatzen lehiaketetan parte hartzen zuen eta 2 bider lehen saria eskuratutakoa da: Avileseko abesbatzen lehiaketan (1989) eta EITBk antolatutako abesbatzen lehiaketan (1988).

Zarauztar pertsona ospetsuen eta musikagileen lanak estreinatu, kanporatu eta ezagutzera eraman ditu abesbatzak omenezko kontzertu berezietan, baita biografiak ere; Francisco Escudero, Angel Illarramendi, Imanol Urbieta, Antxon Sarasua, Mertxe Isasti, Angel Urcelay, J.J.N. Garmendia, Iñaki Eizmendi “Basarri” bertsolaria, Salbatore Mitxelena eta Patxi Madinarenak, hain zuzen ere.

1988. urtean, Zarautz sortu zeneko 750. urteurrena ospatzean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Francisco Escudero Zarauztar musikagile ospetsuaren San Juan Bautista oratoria estreinatu zuen Abesbatzak eta 1999ko Uztailean, egile beraren Misa in Re In honore di Sancti Mamesi lana aurkeztu zuen Escudero bera Zarautza bere azken urteak bizitzera itzuli zenean.

2001. urteko Udako Kontzertuan, uztailean, Fauréeren Réquiem obra aurkeztu zuen.

2003. urtean, Angel Illarramendi Zarauztar musikagileak 19 urterekin konposatutako Meza estreinatu zuen.

2004. urtean, Aralarko Herensugearen kondaira lana, On Migel Barandiaranek bildutakoa, Jesús Guridiren Las Diez Melodías Vascas musika, Imanol Urbietak sortutako hitzak eta guzti hau berak moldatutakoa estreinatu zuen, Zarauzko Musika Banda eta Iratzarri dantza taldea zenarekin batera.

2005. urtean, Angel de Urcelayri, Zarauztar musikaria berau, aipamen berezi modura, kontzertua eskaini zioten berak konposatutako obra ezezagun batzuk estreinatuz.

2008. urtean, Abesbatzaren 25. urteurrena ospatuz, ekitaldi ugari eta bereziak antolatu zituen. Aipatzekoak, Antxon Sarasua, Mertxe Isasti eta Angel Illarramendi, 3 zarauztar musikagileen obren estreinaldia Kiroldegian emandako kontzertu berezian, Et Incarnatus orkestrarekin batera Mozarten Txolarreen Meza eta Argentinako bidaian eskainitako 4 kontzertuak.

2010. urtean, Zarauzko Frantziskotarren 400. urteurrenean, hainbat ekitaldi berezietan parte hartu zuen abesbatzak. Urtero egiten ohi duten Udako Kontzertuan, Frantziskotarrak omendu zituzten eta bereziki, Aita Juan José, Natividad Garmendia (1883-1954), organo jolea eta musika irakaslea, bere lan batzuk abestuz eta estreinatuz.

2012. urtean, Francisco Escuderoren mendeurrenean, Et Incarnatus orkestrarekin batera, Escudero beraren monografiko bat eman zuen, berezitasunez egindako kontzertua izanik.

2013. urtean, Iñaki Eizmendi “Basarri” bertsolariaren mendeurrenean, Zarautz Abesbatzak Udako Kontzertua berezia, bere omenez eman zuen. Ekitaldi horretan, Jose Luis Gorrotxategi eta Jon Azpillaga gonbidatu modura parte hartzen aritu ziren eta beraien saio txiki baina eder horretan, Jon Azpillagak bere azken plazaratzea iragarri zuen. Urte berean, azaroan, Zarautz Abesbatzak, Oñati abesbatza, Gabota dantza eskolako dantzariak eta Zarauzko Musika Bandakin batera, Salbatore Mitxelenaren lan garrantzitsuenetako bat aurkeztu zuen Zarauzko kiroldegian eta Arantzazuko Santutegian, Arantzazu Poema Sinfonikoa, hain zuzen ere, aita Patxi Madina Oñatiarrak konposatutakoa.

2014. urtean, Imanol Urbietaren 80 urteren omenezko kontzertua antolatu eta burutu zuen Abesbatzak parte hartzaile ugariekin: Oleskariak taldeko kide batzuek, Oreka TX, Zarauzko Musika Bandako 5 kide, Zarauztar musikari ezagun talde bat eta nola ez, Pako Olazabal (Paxo) kantaria.

2016. urtean, Sevillako Angel de Urcelay abesbatzarekin batera, musikari zarauztar honen omenezko ekitaldia burutu zuten, bai Zarautzen eta baita Sevillan ere.

2017ko Irailaren 15ean, Zarautz Abesbatzak, Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestrak, Angel Illarramendiren 7. Sinfonia estreinatzen du beste kantu batzuen artean. Herriko hainbat taldeekin elkar ekintzak bultzatzen, antolatzen eta burutzen ditu Abesbatzak, Zarauzko Musika Bandarekin, Gabota dantza eskolarekin, Jalgi dantza taldearekin, txistu-atabal joleekin, abesbatzekin, musikariekin, antzerkilariekin, kontalariekin...

Kanpoko taldeekin berriz, Euskadiko Orkestrarekin, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko orkestrarekin, Et Incarnatus sokazko orkestrarekin, Oreka TX txalapartariekin, Legutioko Laguntza txistulari taldearekin eta hainbat abesbatzekin elkar lanak egin ditu.

 

Zarautz-Txiki

1986. urtean sortua, Zarautz Abesbatzaren harrobi modura, Jaione Eskuderoren zuzendaritzapean. 10 urtetik 17 urte bitarteko gazteek osatzen dute taldea. Hainbat lehiaketetan parte hartu izan du: 1989. urtean, Cantonigróseko Nazioarteko Lehiaketan (Katalunia), 3. saria lortuz eta urte berean, Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan, 2. saria lortuz. Oreretako gabon kantu lehiaketan bizpahiru alditan parte hartu izan du lehen sariak eskuratuz.

Zarautz-Txiki abesbatzak disko grabaketa ugarietan parte hartu du. Bere lehen diskoa 1990. urtean egina, Zarautz-Txiki izenean, 12 euskal kantez osatutakoa. Hortik aparte, hainbat diskotan ere parte hartu du, Txirri, Mirri eta Txiribitonen 5 diskotan, Zarautz-Orio Kilometroak diskoan, Pirritx Porrotx eta Marimototxen Tipi-Tapa, Imanol Urbietaren kantekin osatutako diskoan (2016). Euskal Zinerako ere grabatu egin du, Zorion Perfektua filmean hain zuzen ere, Andu Lertxundiren liburutik hartutakoa eta Angel Illarramendi musikariak konposatutakoa, biak egileak zarauztarrak.

2017. urtean, Kanonak diskoan parte hartzen du, Imanol Urbietak sortutako hainbat kanon kantez osatutakoa eta Antxon Sarasuak eta Jaione Eskuderok, egungo zuzendariek moldatutakoa.

2016. urrian, bere 30. urteurrenean, Zarauzko Modelo aretoan, ospakizun ekitaldi handia eskaintzen du Zarautz-Txiki abesbatzak, Zarauzko 6 instrumentu joleren laguntzarekin. Zarautz-Txikik beste herrietako abesbatzekin elkar trukeak egiten ditu eta Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan kontzertuak eman izan ditu, baita atzerrian ere, Italiako Milanen eta Venezian, Kataluniako Sallent-en, Cantonigrósen eta Cardano al Campon.

 

Txinpirin

1.998. urtean sortzen da Zarautz-Txiki abesbatzaren harrobi modura. Txinpirin abesbatza taldea 7-9 urte bitarteko haurrek osatzen dute.


2001. urtetik 2015. urtera Eneritz Garmendia izan da abesbatza taldearen kantu eta talde dinamikaren zuzendari arduraduna eta ordutik egun arte, Leire Dominguez da talde honen zuzendaria.

Abesbatzaren ildoa jarraituz, haurra taldean abesteko prestatzen da, ahotsa, entzumena, kantua, polifonia, gorputz mugimendua… landuz. Abesbatza jardueren barruan antolatzen diren herriko emanaldietan parte hartzen du taldeak, bai Zarautz-Txiki abesbatzarekin, edota, Zarautz Abesbatza osatzen dugun 3 taldeekin batera, Sta Zezilia Kontzertuan (azaroan), Gabon Kontzertuan (abenduan), UdaberrIko Kontzertuan (maiatzan) eta Musika Eguneko Kontzertuan (ekaina), besteak beste.

 

Zarautz abesbatzaren 2019. Urteko agenda 

  • Otsailak 4, astelehena, STA. AGEDA BEZPERA. Txinpirin eta Zarautz-Txiki 18:00tan, Musika eskolako trikitilari, pandero jole eta txistulariekin, baita, musika lengoaiako 7-18 urte bitarteko ikasleekin ere. Zarautz Abesbatza 19:30etan Nahiko Larri trikitilari taldearekin eta 2 bertsolari, Felix Zubia eta Aitor Urbieta.
  • Otsailak 15, Zarautz Abesbatzak MAITASUN KONTZERTUA Zarauzko berdura plazan, 20:30etan
  • Apirilak 6, Zarautz Abesbatzak KONTZERTUA Errenteriko Madalena Basilikan
  • Apirilak 18tik 23ra, Zarautz Abesbatza BRUSELASen 2 KONTZERTU eskainiko dituzte
  • Maiatzak 18, Cantabriako Las voces de Alfoz abesbatza Frantziskotarren elizan 20:30etan
  • Maiatzak 19, Txinpirin eta Zarautz-Txikiren abesbatzen UDABERRIKO KONTZERTUA 12:00tan San Pelaioko parkean.
  • Maiatzak 25, Zarautz Abesbatzak ELIZONDON KONTZERTUA
  • Ekainak 15, Gorlizko LIRAIN abesbatzak ZARAUTZEN KONTZERTUA, Frantziskotarren elizan, 20:30etan
  • Ekainak 21, MUSIKA EGUNEKO KONTZERTUAK Frontoi Txikin. Txinpirin arratsaldeko 18:30etan. Zarautz-Txiki eta Zarautz Abesbatza 21:30etan.
  • Ekainak 29, AITA DONOSTIA abesbatzaren kontzertua Frantziskotarren elizan, 20:30etan
  • Uztailak 20, Zarautz Abesbatzak UDAKO KONTZERTUA Frantziskotarren elizan 22:00tan.
  • Uztailak 27, Errenteriako Andra Mari abesbatzaren kontzertua Frantziskotarren elizan, 20:30etan
  • Irailak 8, Zarautz Abesbatzak SALVEA, 20:00tan, Frantziskotarretan
  • Urriak 29-30 eta azaroak1, Nazioarteko Ahotsak Frantziskotarretan. Tolosako abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten hiru abesbatzen kontzertuak. Zarautz Abesbatzak antolatuta, 20:30ean edo 19:30ean.
  • Azaroak 22, Sta. Zezilia eguna. KONTZERTU BEREZIA Kiroldegian.
  • Abenduak 14, Zarautz Abesbatzako 3 taldeen GABON KONTZERTUA Frantziskotarren elizan, 20:30etan
  • Abenduak 21,  Zarautz Abesbatzak GABON KONTZERTUA beste herri batean.
  • Abenduak 24, GABON KANTAK KALEAN. 19:00tatik 20:00tara
  • Abenduak 25, Zarautz Abesbatzak EGUBERRI MEZA Frantziskotarren elizan 12:30etan

Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010