Agrégateur de contenus
Retour
zaintza eta etxeko lanei buruzko hitzaldia
Twitter
Whatsapp-en partekatu
ZAINTZA ETA ETXEKO LANEI BURUZKO HITZALDIA


2020/10/15
Etxeko enplegua gizartean gutxien ezagutzen den lan-sektoreetako bat da, eta, askotan, lan-harremanak akordio informaletan oinarritzen dira. Hori dela eta, arlo horretan lan egiten duten pertsonen edo kontratatzaileen zalantzak ugariak izaten dira: soldata, aparteko ordainsariak, oporrak, etab.
Zarauzko Udalak hitzaldi informatiboa antolatu du zalantza horiek argitzeko. Isabel López Casarubios abokatua izango da bertan.
Sarrera doan izango da eta hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Noiz: urriak 22, osteguna 18:00etan..
Non: Udaletxean (Etxezabalan), Kale Nagusia 29.
GARRANTZITSUA: Aldez aurretik Gizarte Zerbitzutan eman behar da izena: 94300 5127
Deskargatzeko
Affichage de contenus web
Affichage de contenus web
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010