Agrégateur de contenus

Retour Vista Alegreko igogailuen esleipena

Twitter

UDALAK DATORREN ASTEAN VISTA ALEGRE AUZOKO HIRU IGOGAILU BERRIEN LANEN ESLEIPENA JARRIKO DU MARTXAN, 1.247.218,45 EUROAN

2023/12/29

Udalak Vista Alegre auzoan eraikiko diren hiru hiri igogailu berriak eraikitzeko esleipen prozesua martxan jarriko du datorren astean. Hiru igogailu hauek Allemendi kalea 3-5, Allemendi kalea 10 eta Orkolaga plaza 2-3 zenbakietan egongo dira kokatuta.

“Udalak eraikiko dituen hiru hiri igogailu berri hauek Vista Alegreko auzotar askoren irisgarritasuna eta bizi kalitatea hobetuko dute eta euren etxebizitzetara bidea erraztuko dute”, azaldu du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuen zinegotziak. “Honela, Aldapetako bi igogailuak martxan jarri ondoren, Udalak Zarauzko auzo garai honetako irisgarritasun unibertsala bermatzeko igogailu berriak baliatzeko Vista Alegreko bizilagunekin harturiko konpromisoa betetzen du”.

Obra honen esleipen prezioa 1.247.218,45 eurokoa (BEZ barne) izango da eta hiru lotetan banatuko da. Lote bakoitzak igogailu bat izango du, eta obra-zuzendaritza ere lehiaketara aterako da. Behin esleipena eginda eta enpresa esleipendunekin kontratua sinatuta, enpresa horiek 4 hilabeteko epea izango dute igogailuak eraikitzeko.

Alkatearen erantzuna EH Bilduri

Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV) Udala urteko azken asteetan lantzen ari den proiektuen errepasoa egin du, eta Itziar Muruak (EH Bildu) aurreko asteburuan komunikabideetan egindako adierazpenei erantzun die: "Udal gobernuaren jardunari kontra egiteko bere obsesioan, EH Bildu lotsagarri geratu da, beste behin, Zarautzen proiektu berririk martxan jartzen ez dela esanez. Salberdinen tasatutako 139 etxebizitzen zozketarako izen-ematea itxi den aste berean, Astiko kantina berriaren obrekin hasi gara, eta datorren astean Vista Alegreko hiru igogailu publiko berriren lanak lizitatuko ditugu, eta, aldi berean, Hegoaldeko pabilioiak eraisteari ekingo diogu, 400 plazako aparkaleku publiko bat egiteko. Ez dago batere gaizki urtea ondo amaitzeko. Guztioi Gabon zoriontsuak opa dizkizuet".

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010